Gobernuak 145.000 euro bideratu ditu gazte-mugikortasunerako edo -trukerako jarduerak sustatzera (Gobernu Bilera 2020-11-24)

2020-11-24

Gobernu Kontseiluak balioetsi egin du 2021ean gazte-mugikortasunerako edo trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko arauketa ezartzen duen agindua. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 145.000 euro bideratuko ditu datorren urtean.

Laguntza horien helburua gazte-mugikortasuna sustatzea da. Mugikortasun-jarduerek sustatzen dituzten trebetasun, gaitasun eta ahalmenak eskuratuz gazteak gizartean integra daitezen sustatzeko tresna bat da.

Honako jarduera hauek jaso dezakete laguntza:

  • Gazte-mugikortasunerako edo trukerako jarduerak, Europar Batasuneko beste estatu edo eskualde kide batzuetako elkarte edo erakundeekin batera jarduerak egiteko.
  • Gazte-mugikortasunarekin edo -trukearekin zerikusia duen sustapenerako, zabalkunderako edo prestakuntzarako lurraldez gaindiko eremuko jarduerak.

2020ko ekitaldian, Gazteria Zuzendaritzak dirulaguntzarako 25 eskabide erregistratu zituen. Haietatik, 20 zenbait jarduera egiteko eman zitezen proposatu ziren, besteak beste honako hauetarako: “Biowet (Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik), “Europan Euskadiko gazteen ahalmena mobilizatzea" (KAEBNAIren eskutik) edo “Alemaniarako bidalketa- eta harrera-trukea sare sozialen erabilera masiboa aztertzeko” (Kilimiliklik-en eskutik).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko