Berriak Segurtasuna

Bilbon atxilotu dute establezimendu batean lapurreta egiten saiatu ondoren

2020-11-23

Ertzaintzako agenteek 42 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, hiriko establezimendu batean lapurreta egiten saiatzea leporatuta.

Gaur goizaldean gertatu da Bilbon. Herritarren babeserako patruila bati bertako lokal batera joateko eskatu diote, berriemaile baten deiaren arabera gizon bat erakusleihoko beiratea hautsi nahian ari baitzen.

Ertzainak berehala agertu dira adierazitako lekura, eta lekuko batek emandako deskribapen fisikoarekin bat zetorren gizon bat aurkitu dute.

Jarraian, patruilako kideek egiaztatu dute dendako sarrerako ateko kristala hautsita zegoela eta hainbat kolpe zituela, dirudienez, ate ondoan zegoen estolda-taparekin eginak.

Horren aurrean, ertzainek atxilotu egin dute gizona, lapurreta egitea leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman dute.

Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu, eta goizean eraman behar zuten Bilboko Guardiako Epaitegiko epailearen aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko