Berriak Lehendakaritza
Eu

“36 horas de Supervivencia Fílmica” Film laburren Lehiaketan 16 grabazio-ekipo egongo dira Donostian

2011.eko ekainak 14

Ekainaren 22tik 25era Gipuzkoako hiriburuko kaleak zinema-plato erraldoi bihurtuko dira 36 horas de Supervivencia Fílmica Lehiaketa ekainaren 22an hasiko da.

Parte-hartzaileek 24 ordu izango dituzte grabatzeko eta 12 postprodukziorako, eta jaialdia itxiko duen Amaiera Galan, egindako film laburrak ehunka ikusleren aurrean proiektatuko dira eta epaimahaiak sariak banatuko ditu. 36 orduko epean Donostian film labur bat grabatzeko aukera egongo da. Hartara, parte-hartzaileek esperientziak trukatu ahalko dituzte, baita zinemako ekoizpen-fase guztiez gozatu ere.

Gainera, lau egunez grabazioetan ez ezik hiriko hainbat establezimendu eta espazio publikotan prestatuko diren jai eta ekitaldi ugaritan elkartzeko aukera izango dute, eta eskaintza bereziak eta beherapenak egongo dira. Cinemavip.com sareak, Espainiako ikus-entzunezkoaren sarerik handienak, lehiaketa hau antolatu du, eta, bertan, birtualak eta errealitateak bat egingo dute sorkuntza zinematografikorako esperientzia bikain honetan; izan ere, 15 taldek parte hartuko dute eta 5.000 € eta 2.000 € arteko sariak lortu ahalko dituzte.

Guztira, hamar autonomia erkidegotatik eta Holandatik iritsitako 140 pertsona bilduko dira lehiatzeko. Kasu askotan, taldeetako kideak lehenengo grabazio-egunean ezagutuko dute elkar, eta, ondorengo 36 orduetan, Donostia zinemako plato natural bihurtuko da.

Lerma, Marbella, Zaragoza eta Logroñotik igaro ondoren, lehiaketaren bosgarren edizioa Donostian egingo da, eta 9 autonomia erkidegotako (Madril, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Nafarroa, Murtzia, Katalunia, Aragoi, Andaluzia eta Euskal Autonomia Erkidegoa) eta Holandako parte-hartzaileak izango ditu.

Eusko Jaurlaritzak Donostian egingo den “36 horas de supervivencia fílmica” lehiaketa babestu du. Jaialdiaren helburua da herritarren parte-hartzea sustatzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoaren irudia sustatzea ere, eta batik bat Donostiarena, hiri horrentzat une garrantzitsua baita, Gipuzkoako hiriburua Europako 2016ko kultura-hiriburu bihurtzeko hautagaia da eta.

Jaialdiaren inguruko informazio guztia eskuragarri dago hemen: http://www.cinemavip.com/festivals/36hsf-donostia-san-sebastian

4 iruzkin
  • @donostiakultura
    2011.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @DonostiakoUdala [Prensa] “36 HSF” Film laburren Lehiaketan 16 grabazio-ekipo egongo dira Donostian . http://ow.ly/5ia8W

  • @donostiakultura
    2011.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Ayto_SS [Prensa] El Certamen de Cortometrajes “36 HSF” contará con 16 equipos de rodaje en San Sebastián . http://ow.ly/5ia89

  • @DonostiakoUdala
    2011.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    [Prensa] “36 horas de Supervivencia Fílmica” Film laburren Lehiaketan 16 grabazio-ekipo egongo dira Donostian . http://ow.ly/5ia8W

  • @Ayto_SS
    2011.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    [Prensa] El Certamen de Cortometrajes “36 HSF” contará con 16 equipos de rodaje en San Sebastián . http://ow.ly/5ia89

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko