Berriak Lehendakaritza
Eu

Ohiko osoko bilkura (2011-006-16)

2011.eko ekainak 17

Gai-zerrenda:

Puntu batzuk beste baterako utzi dira (4. puntua)


1. Lehenbailehen eztabaidatzeko Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, enpresen eta saltokien hizkuntza-askatasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0578)


2. Osasun Saileko osasun-zerbitzuen kontratazioko irregulartasunak ikertzeko batzordearen irizpena. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\08\00\0008)


3. Legegintzako dekretuaren proiektua, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\10\10\00\0001)


4. BESTE BATERAKO UTZIA. Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Osakidetzaren enplegu publikoaren eskaintza berrietan euskarari buruzko balioespenaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0096)


5. Euzko Abertzaleak, Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua Berdeak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, 1976ko martxoaren 3ko biktimak terrorismoaren biktimatzat jo beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0519)


6. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ibilgailu elektrikoa Euskadin bultzatzeko estrategiari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0547)


7. Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Erresuma eta Vatikano Hiriaren artean sinatutako ituna denuntziatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0525)

8. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, aurrezki-kutxen gobernu-organoak despolitizatu beharrari buruz eta euskal aurrezki-kutxen etorkizunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0541)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan