Artolazabaleri elkarrizketa Radio Nervionen

2020-11-20

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasuneko sailburuak, gaur, Radio Nervión-eko elkarrizketa batean, Gobernu Kontseiluak asteartean onetsi zuen Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketari buruzko lege-proiektuaren garrantzia nabarmendu du. Azaldu duenez, lege-aldaketa horren bidez berdintasuneko eta indarkeria matxistaren aurkako politikak sendotu nahi dira eta, aldi berean, araudi- eta gizarte-testuinguru berriaren ondoriozko behar berrietara egokitu.

Artolazabal, gaur goizean, Radio Nervióneko estudioetan egon da. Pandemiak Euskadin bizi duen egoera dela eta, erantzukizun indibidualerako eta kolektiborako deia egin du berriro eta, zentzu horretan, argi utzi du Iñigo Urkulluren gobernuak hartzen dituen erabakiak hausnartu eta kontsultatu egiten direla egunero, kontuan hartuta haren inguruko adierazle guztiak.
Datozen Gabonetako egunak direla eta duen ikuspuntuari buruz galdetu diotenean, aurtengo Gabonetan pandemia eteteko abian jarri diren zenbait neurrik indarrean jarraitzeko aukera eman du aditzera, bereziki mugikortasunari eta familia-bilerei dagozkienek. Baina, oraindik, ez dago ezer erabakita.

Hemen duzue Radio Nerviónen Beatriz Arolazabali eginiko elkarrizketa:

https://www.youtube.com/watch?v=0QffL-y2248

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak