URAk berriro lizitatu ditu hiriko hondakin-uretan SARS-CoV-2aren analisi-zerbitzuak

2020-11-19

URAk berriro lizitatu ditu hiriko hondakin-uretan SARS-CoV-2aren analisi-zerbitzuak. Xedea: aztertzen jarraitzea ea  alerta goiztiar epidemiologikorako sistema bat egitea posible ote den, uraren hiri-zikloan hondakin-uretan bildutako datuetan oinarrituz.

Zehazki, hiriko hondakin-uretan SARS-CoV-2 material genetikoaren hondarrak detektatzeko bitarteko egiaztatuak eta homologatuak lortzea da helburua; alegia, datu horiekin informazio fidagarria sistematizatzea, horrekin alerta epidemiologiko goiztiarreko sistema bat ezartzeko aukera eskaintzeko, eta  birusaren zirkulazioaren xehetasunak goiz detektatzeko.

Halako metodologia erabili duten aldez aurreko esperientziek erakutsi dute eraginkorrak izan daitezkeela, baita COVID-19ren prebalentziak biztanlerian maila txikiak dituenean ere.

Azken urtean, hondakin-uren jarraipena egiteko lan hori egin da, Espainia osorako Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikoaren Ministerioak sustatutako Hondakin-uren eta bainatzeko uren zaintza mikrobiologikoa, SARS-CoV-2 adierazle epidemiologiko gisa erabiliz,  COVID19-a goiz antzemateko alerta goiztiarrerako sistema osatzeko. Espainia mailako ekimen horri VATar Covid 19 izena jarri zaio. URAk Ministerioaren uren-jarraipenerako lan horiek osatu ditu Euskadin. Lanok Ministerioaren proiektuaren pean egin dira, eta bildutako datuak Ministerioaren datu-base komunera bidali dira. Ekimen hau, Euskadin, Urbeha bezala berrizendatu da, non uraren hiri-zikloaren erakunde kudeatzaileek eta Osasun Publikoak parte hartzen duten.

Orain lizitatzen diren lanek ildo horretik jarraitzen dute. Lanok aztertu beharreko laginen hurrenkera bat aurreikusten dute, jada: Lau astez, astean behin laginak hartuko dira Loiolako hondakin uren araztegian (Donostian), Atalerrekako hondakin uren araztegian (Hondarribian) eta Bilboko metropoli-barrutiako saneamendu sareko hiru puntutan. Bosgarren astean, laginak hartuko dira Loiolako hondakin uren araztegian (Donostian) —hondakin-uren sarreran, zein tratatutako uren irteeran—; Atalerrekako Hondakin Uren Araztegian (Hondarribian) —hondakin-uren sarreran, zein tratatutako uren irteeran—eta Bilboko metropoli-barrutiko saneamendu-sareko hiru puntutan.

Laginen guztizko kopurua 123 izango da, baina laginen lekua eta maiztasuna alda daitezke pandemia honen azterketak eboluzionatu ahala.

Komunaren Munduko Eguna

Gaur, azaroak 19, Komunaren Mundu Eguna da. Mugarri-oroigarria modu seguruan kudeatutako saneamendu-zerbitzurik ez duten 4200 milioi pertsonei buruzko kontzientzia sortzeko, eta Nazio Batuen Batzarrak uhinarazitako pizgarri xaxatzailea munduko saneamendu-krisiari aurre egin eta Garapen Iraunkorraren seigarren helburua (GJH) lortzeko neurriak hartzeko: alegia, uraren eskuragarritasuna eta saneamendua bermatzea guztiontzat ala guztiontzat hemendik 2030era bitartean.

Zorionez, Euskadiko biztanle gehienek saneamendu seguru eta jasangarria  badute. Hala ere, uraren hiri-zikloaren kudeaketa hobetu daitekeen eremuak izan badira oraindik, eraginkortasunari (efikazia, zein efizientzia) dagokienez.

Saneamendu jasangarrirako eskuragarritasun unibertsalaren eskubidearen aldarrikapen hori eta saneamenduaren kudeaketa egokiaren garrantzia gogorarazteak garrantzi handiagoa hartzen du Covid-19ren pandemiaren garai hauetan. Bai pertsonen ongizatea babesteagatik edota ingurune urtarraren egoera ona dakarrelako; baita uraren hiri-zikloaren kudeaketa profesionalizatuak biztanleriaren egunerokoan gertatzen denari buruzko datu esanguratsuak biltzea ahalbidetzen duelako ere. Besteak beste, pandemia-garaian erabakiak hartzeko datuak mamitsuak

4 iruzkin
  • @ima_goe
    2021-05-11

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: 💧🦠🔬 @uraEJGV'k berriro lizitatu ditu hiriko hondakin-uretan SARS-CoV-2aren analisi-zerbitzuak.

    📎 https://t.co/3a3sVOm9dN

  • @imanolgoe
    2020-11-19

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: 💧🦠🔬 @uraEJGV'k berriro lizitatu ditu hiriko hondakin-uretan SARS-CoV-2aren analisi-zerbitzuak.

    📎 https://t.co/3a3sVOm9dN

  • @Olatzyarza
    2020-11-19

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: 💧🦠🔬 @uraEJGV'k berriro lizitatu ditu hiriko hondakin-uretan SARS-CoV-2aren analisi-zerbitzuak.

    📎 https://t.co/3a3sVOm9dN

  • @arantxa_tapia
    2020-11-19

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: 💧🦠🔬 @uraEJGV'k berriro lizitatu ditu hiriko hondakin-uretan SARS-CoV-2aren analisi-zerbitzuak.

    📎 https://t.co/3a3sVOm9dN

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Krispiñako araztegia