Berriak Osasuna

Osasun Sailak Euskaraldiarekin bat egin du

2020.eko azaroak 18

Osasun Sailak Euskaraldiarekin duen konpromisoa azaldu du gaur eguerdian. Gotzone Sagardui sailburua izan da topaketa horren buru eta aurtengo edizioan “ahobizi” izango da.

Osasun Sailean 38 “Arigune” sortu dira. Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta horietan, uneoro bermatuko da euskaraz hitz egiteko aukera.

Sailburuaren arabera, helburua da euskarak lekua irabazten jarraitzea eta bi hizkuntza ofizialen erabileran benetako oreka lortzea. Horretarako, euskaraz hitz egiteko deia egin die bere taldeko kide guztiei.

 

Gasteizen, 2020ko azaroaren 18a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak