Berriak Segurtasuna

Bilbo, saltoki batean indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu dute

2020-11-18

Ertzainek 47 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteartea, goizean, Bilbon, merkataritza-establezimendu batean lapurreta egiten ahalegindu eta bertako segurtasun-jagoleari eraso egin ondoren.

Atzo goizeko hamaikak aldera, poliziaren laguntza eskatu zuten Bizkaiko hiriburuko erdialdeko merkataritza-establezimendu batetik. Berriemailearen arabera, segurtasun-langileek pertsona bat zuten atxikita lapurreta egin nahian harrapatu ondoren. Dirudienez, hainbat salgai hartu eta ordaindu gabe saltokitik irteteko asmotan zebilela konturatu zirenean, geldiarazten saiatu ziren, eta gizonak jagole bat bultza eginda lurrera bota zuen, eta honek min hartu zuen.

Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren segurtasunerako patruila bat hurbildu zen adierazitako lekura, eta susmagarria identifikatu eta gertatutakoa egiaztatu ondoren, atxilotuta eraman zuen indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Arrastatuak polizia-aurrekari ugari ditu, eta Ertzaintzaren egoitzan zegozkion izapideak egin ondoren agintari judizialaren esku utzi zuten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko