Arriola sailburuaren balorazioa Donostiako topoaren obretako azken gertakariari buruz

2020-11-18

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak atzo Donostiako Topoko lur azpiko saihesbidean izandako gertakaria baloratu du gaur goizean. Aurrez, ETSko teknikariekin eta arduradunekin batera, Londres hoteleko ordezkariekin bildu da Arriola. Hotelaren inguruko espaloian aurkitu zuten zorupeko zuloa eta berehala itxi zuten.


Bere balorazioan, sailburuak esan du gertakaria ekainaren hasieran gune berean gertatutakoarekin lotuta dagoela. Ildo horretan, arazoa konplexua den arren, ETS zuhurtziaz eta profesionaltasunez jokatzen ari dela ziurtatu du, pertsonen eta eraikinen segurtasuna une oro bermatzeko helburuarekin, baita sortutako gorabeheren aurrean azkar erantzutekoarekin ere.

Halaber, Arriolaren esanetan, tunela zulatzeko lanak geldirik dauden arren, eremu osoan ez dira lurpea sendotzeko eta betetzeko lanak gelditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak