Berriak
Eu

Talentu gazteentzako laguntza

2011.eko ekainak 14

Azpiatal ekonomiko berri batek kulturaren arloan sormen-praktika berriak eta talentu berriak azaleratzea bultzatuko du

Eusko Jaurlaritzak sortzaileei eta enpresa sortzaileei laguntzeko ate berri bat ireki du. Laguntza ekonomikoa milioi bat eurokoa da guztira, eta “Sorkuntza Fabrikak” programaren barruan dago. Hori izan da Eusko Jaurlaritzak gaur goizean hartu duen erabakietako bat. Horrez gain, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako Legea aldatu egin da Berdintasunerako Defentsaren arloa Emakundera osoki atxikitzeko, enpresa traktoreen txokeko abalak berritu dira eta merkataritza modernizatzeko diru-laguntza lerro bat ireki da.

Talentu berriek arlo artistiko hutsean nahiz ekoizpenaren kudeaketan berrikuntza sustatzeko lerro zehatz bat dute eskuragarri. Idoia Mendia Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu du helburua “sormen-praktika berriak eta talentu berriak azaleratzea” dela, “eduki kulturalak sortzeko, berezitasun propioak dauzkaten molde artistiko berriak agertzeko eta, oro har, gure Erkidegoan sare artistikoa aberastu eta indartzeko”.

Lehendakaritzan (Gasteizen) astero egiten den Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak hartu diren erabakien berri eman du.

Gaurko Kontseiluan onartu diren neurriei dagokienez, aipatzekoa da Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako Legea aldatu egin dela Berdintasunerako Defentsaren arloa Emakumearen Euskal Institutua-Emakundera osoki atxikitzeko. Mendiak azaldu duenez, “helburua da arloa hobeto kudeatzea eta eraginkorrago bilakatzea, zerbitzuak kostu ekonomikoa nabarmen murriztu ondoren”.

Enpresa traktoreentzako txokeko abalak 200 milioi eurorekin berritu dira. Neurri horri esker, 2009ko bigarren seihilekoan 14.000 lanpostu inguru finkatu ahal izan dira, eta 21.500 pertsonari lana ematen dieten EAEko 2.400 enpresatan izan du eragina. Bozeramailearen hitzetan, “ez da neurri berri bat, 2009tik ari da aplikatzen”.

Gainera, bi diru-laguntza lerro azpimarragarri onartu dira: bata, denden modernizazioarekin eta ekipamenduarekin lotutakoa, Denden Berrikuntza Plana delakoa, 4 milioi euro bideratzen dituena merkataritza-jardueretan diharduten ETEetarako; eta, bestea, garapenerako laguntzarako diru-laguntzak, guztira 8 milioi euro baino gehiago barne hartzen dituzte, Garapenerako Laguntzarako Euskal Agentziak kudeatuko ditu eta euskal erakundeei nahiz herrialde hartzaileetako tokiko erakundeei emango zaizkie.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.06.14)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-06-14n hartutako erabakiak

Iruzkin bat
  • @AJE_Navarra
    2011.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    Apoyo a los jovenes talentos http://t.co/9Fo3uCJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)