Berriak Osasuna

Ohar informatiboa: Larreagaburu

2020.eko azaroak 17

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

ZEINEK?

Larreagaburu (Bilbo) osasun-eremuko herritarrak, 13 eta 40 urte bitartekoak. Berrio-Otxoa HLBHIP, Larreagaburu HLHI eta Karmelo Ikastola IPIko  ikasleek ez dute aldez aurretik hitzordurik hartu behar osasun-zentroan. Zure ikastetxeak adieraziko dizu non eta noiz egin behar duzun PCR proba.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

PCR probak ateratzeko azpiegitura Bilboko Basurtu Unibertsitate-Ospitalean (Gobernu-pabiloiaren aurrean) jarritako karpan jarriko da, bihartik, azaroak 18, asteazkena, ostiralera arte, azaroak  20ra arte. PCRak honako ordutegian egingo dira:

Asteazken:  14:00-20:00

Ostegun eta ostiralean: 08:30 -20:00

 

Horretarako, ALDEZ AURRETIK ESKATU BEHAR DA HITZORDUA telefonoz deituta:

Larreagaburuko  Osasun Zentroan: 94 400 7760

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

 

 Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko esta osasun-zentroa deitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau