Berriak Osasuna

Ohar informatiboa: Arrasate-Mondragon

2020.eko azaroak 17

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

ZEINEK?

ARRASATEko bizilagunak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA,(azaroak 17 asteartea, 16:00tik aurrera) telefono honetara deituz:

ARRASATEKO osasun zentroa: 943 03 52 50

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

LEKUA ETA ORDUTEGIA

PCR probak ateratzeko azpiegitura Debagoieneko ospitaleko Kanpo Kontsulten eraikineko beheko solairuan jarriko da, bihartik, azaroak 18tik (asteazkena), azaroaren 20ra arte (ostirala).

PCRak honako ordutegian egingo dira: 15:30tik - 20:00ra.

PCR lagina hartu nahi duten udalerriko ikastetxeetako IKASLEEK EZ DUTE HITZORDUA ESKATU BEHAR, hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin antolatuko baita.

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.

 

Donostia, 2020 azaroak 17a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau