Berriak Segurtasuna

Errenteria, Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu merkataritza-establezimendu batean lapurretan harrapatu ondoren

2020-11-17

Ertzaintzako patruilek 26 eta 35 urteko bi gizon atxilotu dituzte goizaldean Errenteriako Beraun auzoan, merkataritza-lokal baten barruan lapurretan harrapatu ondoren, eta eragotzi egin dute, beraz, lapurreta burutzea.

 

Ertzaintzako patruilek bart gauean bi gizon atxilotu dituzte “in fraganti” Errenteriako Beraun auzoko merkataritza-lokal batean, berriemaile batek jakinarazi ondoren zaratak entzuten zirela bere etxetik gertu dagoen lokal batean.  

Adierazitako lekura hurbildu direnean, ertzainek kanpotik ikusi dute kanpoko metalezko ateak kalteak zituela eta barruko kristalezko atea hautsita zegoela. Lokalean sartu direnean, agenteek gizon bat ikusi dute, eta honek poliziei aurre egin die eta patruilek lekuan bertan mendean hartu eta atxilotu dute.

Lokala miatzen jarraitu dutenean, ertzainek bigarren gizon bat ikusi dute sabai bikoitzean ezkutatuta, agenteengandik ihes, eta honek ere agenteei aurre egin die eta atxilotu egin dute.

Atxilotu dituzten bi gizonek polizia-aurrekari ugari dituzte lapurreta-delituengatik, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion polizia-eginbideak gauzatzeko.

Atxilotuak gaur goizean zehar jarriko dituzte agintari judizialaren esku Donostiako Guardiako Epaitegian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko