Berriak Segurtasuna

Gasteizen gazte bat atxilotu dute indarkeria erabiliz denda batean lapurreta egiteagatik

2020-11-16

Gasteiz, 2020ko Azaroak 16

Ertzainek, Udaltzaingoarekin elkarlanean, 20 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, Gasteizko denda batean indarkeria erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzea leporatuta.

 Atzo goizeko hamaikak aldera gertatu zen Gasteizen. Ordu horretan, herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bati bertako denda batera joateko eskatu zioten, indarkeria erabiliz lapurreta egin zutela eta.

Ertzainak berehala joan ziren adierazitako lekura, eta dendaren jabearekin eta biktimarekin harremanetan jarri ondoren jakin ahal izan zuten bi gizon sartu zirela dendan, eta pasilloetan batetik bestera ibili ondoren horietako batek biktima, bertako langilea, zegoen mostradorea kolpatu zuela eta kutxa erregistratzaileko dirua emateko esan ziola. Jarraian, beste gizonezkoak labana batekin mehatxatu zuen eta honek ere dirua emateko esan zion.

Une horretan, langileak kutxa erregistratzaileetako batzuk ireki zituen, eta susmagarriek 300 eurotik gora eta dendako telefonoa hartu eta ihes egin zuten.

Une horretatik aurrera Ertzaintzak eta Udaltzaingoak dagokion ikerketa jarri zuten abian, eta inplikatuetako bat, 20 urteko gaztea, Gasteizko Aiarako Taldearen kalean aurkitu eta atxilotu zuten.

Agenteek ikertzen jarraitzen dute lapurretan inplikatutako beste gaztea aurkitu ahal izateko.

Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu, eta goizean eraman behar zuten Gasteizko Guardiako Epaitegiko epailearen aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko