Maite Albiz” Emakumeen Dokumentazioaren zentroko liburutegiko funts bibliografikoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean integratuko da (Gobernu Bilera 2020-11-17)

2020-11-17
  • Zentroko liburutegiak batzen dituen gai feministetan eta genero ikasketetan espezializatutako 7.000 monografia, 300 ikus-entzunezko edo eta 1.800 kartel kontsultatu ahal izango dira, aurrerantzean, eus-en

Gaurko Gobernu Kontseiluak “Maite Albiz” Emakumeen Dokumentazio Zentroko liburutegiko funts bibliografikoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen online katalogoan integratzeko akordioari oniritzia eman dio. 

"Maite Albiz" Emakumeen Dokumentazio Zentroaren helburuen artean, besteak beste, emakumeei eta aukera berdintasunari buruzko gaietan espezializatutako atalak sor daitezen sustatzea eta haur eta gazte literatura ez-sexistari buruzko gomendioak zabaltzea daude. 7.000 monografia baino gehiago biltzen dituen liburutegia dute: gai feministetan eta genero ikasketetan espezializatutako aldizkarien hemeroteka zabala, eta 300 film eta dokumentalen bideoteka. Horrez gain, 3.000 dokumentu baino gehiagoko artxibo-funts bat eta azken berrogei urteetan euskal mugimendu feministaren aktibismoa jasotzen duten 1.800 kartel.

Gaurko Gobernu Kontseiluak baimendutako akordioari esker Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuko da "Maite Albiz" Emakumeen Dokumentazio Zentroko liburutegia. Horrela, euskadi.eus domeinutik, Internet bidez, bere funts bibliografikoa partekatuko da, ikusgaitasuna handituz eta haren kontrola eta sarbidea erraztuz.

Dokumentazio-zentro honen funts bibliografikoa sartzeak, zalantzarik gabe, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietarako material esanguratsuak ekarriko ditu. Material horietara liburutegietako bazkide guztiek sartu ahal izango dute, baita beren udalerrietako liburutegiekin harremana duten ikastetxeetako irakasle eta ikasleek ere.

Hitzarmen honen bidez, lankidetza-tresna bat ezartzen da Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren eta Zentroko liburutegiaren artean, eta, horrela, bermatu egiten da bibliografia-funts garrantzitsu batzuen irisgarritasuna eta ikusgaitasuna, duten gai espezializatuagatik, eta esanguratsuak, euskal liburutegietan ale bakarrak direlako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko