2023ra arte berritu da eusko jaurlaritzaren eta foru-aldundien arteko lankidetza, eskola-umeentzako ekonomiako eta fiskalitateko unitate didaktikoari buruzkoa (Gobernu Bilera 2020-11-17)

2020-11-17
  • DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta LHko 243 zentro dagoeneko atxikitu zaizkio 2020-2021 ikasturteko programari
  • 2023ra arte aurreikusitako 702 euroko gastua % 50ean banatzen da Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien artean 

Gobernu Kontseiluak baimena eman du, gaur, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin hitzarmena sinatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoa ezartzeko. 

Hitzarmen horren bidez, 2017an hasi zen proiektuari emango zaio jarraipena eta hura finkatu egingo da; proiektua Zerga Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Baterako Planean sartzen da, ekonomiari eta fiskalitateari buruzko oinarrizko ezagutzak zabaltzeko eta ikasle-kolektiboan zerga-kontzientziazio handiagoa sustatzeko helburu nagusiarekin. 

Foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak konpromiso-jarrerak sendotzearen aldeko apustuak egiten dituzte eta, hala, zergen balio soziala eta gastu publikoarekiko lotura azpimarrazten dute. Hori horrela, erakundeak iruzurraren aurkako eta zerga-betebeharrak borondatez betetzearen aldeko kontzientziazioa sustatzeko ari dira lanean, eta gazteria azpimarratzen dute, bereziki. Hori unitate didaktiko horretan islatzen da. 

Lau erakundeek honako helburu hauek planteatzen dituzte:

a) Ekonomiari eta fiskalitateari buruzko oinarrizko ezagutzak zabaltzea, ikasle-kolektiboan zerga-kontzientziazio handiagoa sustatzeko. Zehazki:

- Ondasun eta zerbitzu publikoak identifikatzea.

- Ondasun eta zerbitzu publikoen balio ekonomikoa eta ondorio soziala ezagutzea.

- Ondasun eta zerbitzu publikoen finantzaketa-iturriak ezagutzea, bereziki zerga-arlokoak.

- Ondasun eta zerbitzuen hornikuntza publikoak dakartzan eskubide eta erantzukizunak ezartzea.

- Errespetu-jarrerak barneratzea publikoa denarekin eta, beraz, guztion ahaleginarekin finantzatzen denarekin eta guztion onerako erabiltzen denarekin.

- Fiskalitatea, diru-sarreren eta gastu publikoen alderdi bikoitzean, gizarte demokratikoan justiziaren, ekitatearen eta elkartasunaren balioak operatibo egiten diren eremuetako bat dela ulertzea

b) Euskadiko zerga-sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaltzea eta, horretarako, administrazioak bildutako diruarekin ematen dituen zerbitzu publikoak identifikatzea.

c) Zerga-iruzurrari aurre egiteko garrantziaren inguruko eztabaida soziala sustatzea eta zerga-erantzukizuna onartzea kultura demokratikoan bizikidetza soziala antolatzeak oinarri dituen balioetako bat bezala, eta, horretarako, zerga-betebeharrak betebehar zibikoz betetzen direla identifikatzea. 

Proiektuak gero eta interes handiagoa eragiten du 2017tik hezkuntza-sareko zentroetan. Pasa den 2019-2020 ikasturtean, COVID-19-aren ondoriozko osasun-krisiaren testuinguruan, onarpen handia izan zuen, eta 7.500 gazteri eman zitzaien, 22 ikastetxetan. 

Era berean, aurtengo azarora arteko 2020-2021 ikasturterako erregistratu den izen-ematearen indizea honako hau da: 243 ikastetxe. Horrek argi uzten du proiektuak eragiten duen interesa, eta hark, eskaintza digitala sendotuz, pandemiaren egoeretara egokitzeko duen gaitasuna erakusten du. 

Gaur egun, zabalik dago 2020-2021 ikasturte honetarako ikastetxeek aurretik izena emateko epea. Argibide gehiago: www.euskadi.eus , https://bit.ly/35p8WIa 

Hitzarmena sinatu duten administrazioek zerga-hezkuntzaren programa hau finkatzearen eta 2018-2021 aldirako indarraldia duen egungo hitzarmena berritzearen aldeko jarrera erakutsi dute. Hala, beste bi ikasturtez jarraituko da, 2023ra arte, programarekin; gastu-konpromisoa 394.702 eurokoa izango da, eta 2025era arte luzatzeko aurreikuspena jaso du.   

 

Eusko Jaurlaritzak unitate didaktikoa ezartzeak eragiten duen gastuaren % 50 bere gain hartzea aurreikusten da, eta foru-aldundiek gainerako % 50a hartzea beren gain.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko