Berriak Segurtasuna

Euskadiko udalekin larrialdietako sirenak instalatzeko lankidetza-hitzarmenak egiteko eredu berria eta bakarra onartu da (Gobernu Bilera 2020-11-17)

2020-11-17
  • Eusko Jaurlaritzak orain arte banakako hitzarmenak zituen inplikatutako udal bakoitzarekin
  • Ekimenak sinplifikazio administratiboaren printzipioa betetzea du helburu

Gobernu Kontseiluak Euskadiko udalekin larrialdietako sirenak instalatzeko lankidetza-hitzarmenak egiteko eredu berria eta bakarra onartu du gaur. Sirena horien helburua da herritarrei ohartaraztea arrisku kolektibo larri bat, hondamendi bat eta hondamen publiko bat gertatzen bada. Eredu berriarekin orain arte izenpetutako hitzarmen guztiak bateratu nahi dira, era horretara sinplifikazio administratiboaren printzipioa betetzeko.  

 Hasiera batean, abisu akustikoen sistema enpresa kimikoen kanpoko larrialdietako planetan jasota dauden ustekabeko jario toxikoak gertatzen direnerako dago aurreikusita, baina beste leku batzuetan gerta litezkeen beste arrisku edo larrialdi egoera batzuetarako ere erabil daiteke.

 Hitzarmen-eredu hau, onartu ondoren, Santurtziko, Muskizeko, Hernaniko eta Lantarongo udalekin sinatuko da, baina ez da baztertzen interesa duten beste udal batzuetara ere hedatzea.

 Hitzarmen berriaren testua egokitu egin da 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, betetzeko, hitzarmenen indarraldiari dagokionez, eta, horrez gainera, inplikatutako aldeek zer konpromiso hartzen dituzten zehazten du eta, aldi berean, jarraipen-batzorde bat eratzea proposatzen du hitzarmena betetzean sor daitezkeen interpretazio-arazoak argitzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko