Berriak Segurtasuna

Josu Erkorekak Segurtasun Nazionaleko Gaietarako Batzar Sektorialean parte hartu du bideokonferentzia bidez

2020-11-17

  Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroak 17

 Bilera telematikoan Segurtasun Nazionaleko Sisteman Segurtasun Nazionalari baliabide-ekarpena egiteko lege-aurreproiektua aztertu da

 

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak Segurtasun Nazionaleko Gaietarako Batzar Sektorialean parte hartu bideokonferentzia bidez. Bileran, beste hainbat gairen artean, Segurtasun Nazionaleko Sisteman Segurtasun Nazionalari baliabide-ekarpena egiteko lege-aurreproiektuari buruzko txostena aztertu da. Lege horretan zehaztuko dira Segurtasun Nazionalaren premietara esleitu ahal izango diren giza baliabideak eta bitarteko materialak eta horiek mobilizatzeko planak, bai administrazio publikoetakoak bai pribatuetakoak.  

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak