AZAROAREN 16A, EUSKADIKO IJITO HERRIAREN EGUNA

2020-11-16

Euskadin Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Batzordea eratzen duten ijitoen elkarteok azaroaren 16a Euskadiko Ijito Herriaren Eguna izateko aldarrikapena egiten dute.

Euskadin Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Batzordea azaroaren 25eko 289/2003 Dekretuaren bidez sortu zen (2003ko abenduaren 5eko EHAA). 2004ko azaroaren 16an, administrazioarekin elkarlanean, Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako lehen Euskal Plana prestatu zen. Urtebete geroago, Gobernu Kontseiluaren bileran, data hori ezarri zen, azaroaren 16a, Euskadiko Ijito Herriaren Eguna ospatzeko.

Ia bi hamarkada igaro dira, eta lehen egunean bezainbesteko ilusioz jarraitzen dugu. Azken batean, gutxi dira Euskadiko errealitate aberasgarriaren aniztasuna eratzen duten kultura eta herrietatik ia 600 urte elkarrekin bizitzen daramatzatela esan dezaketenak.

Ijito herria Euskadira berezko hizkuntzarekin eta identitate bereizgarriarekin iritsi zen, eta, denborak aurrera egin ahala, erkidego horrek jarraitzen du bere esentziari eusten, betiere elkarbizitzan oinarrituta.

Nolanahi ere, oraindik bidea egiteko dagoela onartzen dugu, baina laguntzeko prest gaudela, eta bidean dauden desberdintasunak, estereotipoak eta oztopoak murrizten lagundu ahal izateko behar diren tresnak elkarrekin eraikiko ditugula.

Ospakizun- eta aldarrikapen-egun honetan, ezin dugu ahaztu oso urte gogorra bizitzen ari garela. Zoritxarrez, mundu-mailako pandemiaren testuinguru honetan, gizarteko pertsona askorengan eragina duen errealitatea agerian utzi nahi dugu, besteak beste ijitoengan eragina duena. Birus honi berdin dio kultura, nazionalitatea, sexua eta abar zein diren. Hori dela eta, gaur, txanponaren beste aldearen berri eman nahi dugu.

Zailtasun bereziko eta krisiko uneetan jendeak duen onena ateratzen duela esan ohi da, eta egia da, baina egia da, halaber, guri, ijitooi, txanponaren beste aldea egokitu zaigula. Pandemia honen ondorioz, ekintza oso larriak leporatu zaizkigu, ezjakintasunean oinarrituta; eta egozpen horiek zigorgabetasuna dute, nolabait, legearen aurrean.

Egun honetan, dagoeneko geure artean ez daudenak ekarri nahi ditugu gogora, oso gaizki pasatu dutenak eta bazterketa zuzenean jasan dutenak. Gizarte honen zati garela nabarmendu nahi dugu, bai eta gure historia Euskadiko errealitate anitzaren zati gisa aldarrikatzen dugula ere.

 

Egun ona izan, euskal ijitoak!

Zorionakijitoeuskadunak!

 

SastipenThajMestipen!

Osasuna taAskatasuna!

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko