Berriak Lehendakaritza

Jonan Fernández: “Neurrien eragina nabaritzen hasi da, datuek beheranzko joera edierazten dute, baina zuhurrak izan behar dugu”

2020.eko azaroak 16

Jonan Fernández Covid-19ko Batzorde Teknikoko koordinatzailea Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan elkarrizketatu dute gaur goizean. Elkarrizketaren gai nagusia Euskadiren egoera epidemiologikoa izan da.

Covid-19ko Batzorde Teknikoko koordinatzaileak nabarmendu du hartutako neurrien eragina nabaritzen hasi dela, izan ere, datuek beheranzko joera adierazten dute. Hala ere, Fernándezek zuhurtzia eskatu du. Hala, Jonan Fermándezek jakinarazi du aste honen amaieran, neurriak hartu zirenetik 15 egun pasa direnean, egoeraren ebaluazio bat egingo dela. Hala ere, azaldu du oraindik datuak oso altuak direla eta zenbait neurri mantentzen jarraitu beharko dela joerak beheratz jarrai dezan.

Fernándezek azpimarratu Eusko Jaurlaritzaren helburua konfinamendu osoa ekiditea dela, baina neurri hori hartu beharko balitz bidea irekita egotea komenigarri litzakela. Hala ere, neurri horretara iritsi aurretik pertsonen bilerekin eta erlaxazio inguruneekin lotutako neurriak hartzeko aukera dagoela argitu du.

Covid-19ko Batzorde Teknikoko koordinatzaileak egoeraren larritasunaz jabetzearen garrantzia nabarmendu du, eta egoera ikuspuntu global batetik aztertu eta ahaleginak partekatzeko deia egin du. “Lantalde izaera bat behar da egoera honetatik ateratzeko”, esan du. Bereziki, gazteen erantzukizuna eskatu du eta mezu bat helarazi nahi izan die: “zuek gabe ez dugu lortuko”.

Jonan Fernándezek esan du aztarnari kopurua handitzen joan bada ere, momentu zailenetan, kutsadura koopuru altuak direnean, gerta daitekeela atzerapenak izatea; baina zihurtatu du lehenago edo beranduago deitzen dutela. Gainera, bakoitzak har ditzakeen neurriei egin die erreferentzia: sintomak edukiz gero etxean geratzea eta kontaktuak izan daitezkeen pertsonen zerrenda osatzea.

Aurtengo Gabonen inguruan galdetuta, Covid-19ko Batzorde Teknikoko koordinatzaileak adierazi du egoera oso aldakorra dela eta ez dela erreza jakitea Gabonetan zein izango den egoera. Hala ere, esan du gabon ezberdinak izango direla eta egokitu egin beharko dugula ospatzeko modua. Zentzu  honetan, jakitera eman du, lehen bait lehen, gai honi buruzko infomazio zehatzagoa helarazten saiatuko direla; eta momentuz erosketak aurreratzeko gomendioa luzatu du, azken egunetan jende pilaketak egon ez daitezen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak