Berriak Segurtasuna

Barakaldon gidari bat atxilotu dute lapurtutako auto batekin zihoala atzetik jarraitu ondoren

2020-11-14

Arrastatua, gidabaimenik ez duena, agenteak harrapatzen saiatu da ihes egiten ahalegindu denean

Ertzainek, Barakaldoko Udaltzaingoaren laguntzaz, 47 urteko gizon bat atxilotu dute bart gauean herrian bertan, agintaritzaren agenteen aurkako atentatua eta motordun ibilgailu bat erabiltzeko ebastea leporatuta. Inplikatua, gidabaimenik ez duena, Miranda de Ebron lapurtutako auto batean zirkulatzen harrapatu dute, eta abiadura handian ihes egiten saiatu da gainerako trafikoa arriskuan jarriz.

Gaueko hamaikak laurden gutxi aldera, Ertzaintzaren patruila batek Burgosen, Miranda de Ebron, lapurtutako auto bat ikusi du Barakaldoko Euskadi Etorbidean zirkulatzen. Auto barruan gidaria bakarrik zihoan, eta polizia-dotazioa bere atzean jarri dela eta argi-seinaleak eta seinale akustikoak aktibatu dituela konturatu denean, abiadura bizkortu eta ihes egiten saiatu da. N-634 errepideko bidegurutzera iritsi denean, tronpo bat egin eta espaloiko eskudela eta seinale bat jo ditu, eta martxaren kontrako norabidean geldituta geratu da. Agenteak patruila-autotik jaitsi eta autora hurbiltzen hasi direnean, gidariak autoa berriz jarri du martxan. Agenteetako batek baztertu egin behar izan du autoak harrapa ez zezan. Polizia-autoa jo ondoren, ihesi jarraitu du gainerako gidariak arrisku larrian jarriz, argiak piztu gabe, agenteen seinaleei jaramonik egin gabe eta behin eta berriz kontrako noranzkoan sartuz jarraitu baitu zirkulatzen. Une batean Barakaldoko Udaltzaingoaren patruila bat ere autoari atzetik jarraitzen hasi da. Azkenean, Erribera Etorbidean geldiarazi eta atxilotu ahal izan dute.

Arrastatuari eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa, bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik, ausarkeriaz gidatzeagatik eta gidabaimenik ez izateagatik. Horrez gainera, koronabirusak eragindako pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun-arauak ez betetzeagatik ere salatu dute.

Bi agentek osasun-laguntza behar izan dute.

Gaur, larunbata, goizean eraman dute atxilotua Barakaldoko Epaitegira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko