qrcode

Eusko Jaurlaritzak 310 milloi euroko zor jaulkipena egin du 50 urteko eperako

2020-11-13

 

EUSKO JAURLARITZAK 310 MILIOI EUROKO ZOR JAULKIPENA EGIN DU 50 URTEKO EPERAKO

Eusko Jaurlaritzak 310 milioi euroko zor jaulkipen pribatua itxi du HSBC, BBVA eta DEUTSE BANK erakundeekin, 50 urterako epearekin eta 1,375eko kupoiarekin.

Jaulkipen hori, asteartean Euskadiko Bonu Iraunkorrarekin egindako 600 milioi euroko jaulkipenari gehitu behar zaio. Horrela, Eusko Jaurlaritzak 910 milioi euro gehitu dizkio bere zorrari, pandemiaren ondorioei aurre egiteko behar diren baliabideak izateko.

Euskal zor publikoaren egoera

2020an zehar Eusko Jaurlaritzak egin dituen zorpetze eragiketak hauek izan dira:

 

  • Bonu Iraunkorren Jaulkipen Publikoa, 2020/4/6: 500 m/€.
  • Bonuen ezarpen pribatua, 2020/4/22: 81,50M/€.
  • Bonuen ezarpen pribatua, 2020/4/30:105M/€.
  • Bonu iraunkorren ezarpen pribatua, 2020/04/30: 59M/€.
  • Europako Inbertsio Bankuaren mailegua:140 M/€.
  • Bonu Iraunkorren Jaulkipen Publikoa, 2020/11/10: 600M/€.
  • Jaulkipen pribatua, 2020/11/10: 400M/€.

 

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2020-11-14

    Hirietako ibilgailuen gasak eta berokuntza eraginkorra behar denean ateratzeko inbertitzea. Osasunean irabazteak gastuan eragiten du, kutsadura handia inportatzen da.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2020-11-14

    Invertir en sacar los gases vehículos de las ciudades y calefacción eficiente cuando se necesitara. Ganar en salud repercute en el gasto, ya se importa mucha contaminación.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak