Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta udaltzaingoek berriz indartuko dituzte kontrolak asteburu honetan, Euskadin osasun-arrazoiak direla-eta ezarritako murrizketak betetzen direla bermatzeko

2020-11-13

Ertzaintzak eta udaltzaingoek berriz areagotuko dituzte asteburu honetan errepideetako kontrolak, mugikortasuna murrizteko ezarritako neurri berriak betetzen diren zaintzeko. Mugikortasuna kontrolatzeaz gainera, polizia-baliabideek maskarak ongi erabiltzen diren, jende multzoak gehienez ere sei pertsonakoak diren eta gainerako osasun-neurriak betetzen diren zaintzen jarraituko dute.

Polizia-zaintzaren bidez alarma-egoeraren eta lehendakariaren dekretuen ezarpenaren ondorioz, prebentzioko osasun-neurri gisa, ezarritako araudi berria betetzen den zaindu nahi da. Araudi berriak Euskadiko herritarren mugikortasuna norbera bizi den udal-barrutira mugatzen du, eta 6etatik 22etara, besteak beste, osasunarekin edo lanarekin zerikusia duten arrazoiak izanik salbuespena. Era berean, jende multzoak gehienez ere sei pertsonak izatea ezartzen du.

Autonomia-erkidegoan eta udalerrietan sartzeko edo horietatik irteteko behar ez diren desplazamenduak saihesteko, gaurtik, ostiraletik, hasita eta asteburu osoan zehar, areagotu egingo dira kontrol-dispositibo horiek errepide-sare nagusian eta bigarren mailakoan.

Mugikortasuna kontrolatzeaz gainera, polizia-baliabideek maskarak ongi erabiltzen diren, jende multzoak gehienez ere sei pertsonakoak diren eta gainerako osasun-neurriak betetzen diren zaintzen jarraituko dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko