Berriak Segurtasuna

Eusko Jaurlaritzak ‘Zero Biktima’ helburuaren bidez Euskadiko kale eta errepideetako istripuen tasa murrizteko estrategia ezartzearen aldeko apustua egin du

2020-11-15

Bilbo, 2020 azaroak 15

  • Trafiko Istripuetako Biktimak Oroitzeko Eguna dela eta, Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak gogoratu du errepideak erabiltzen dituzten pertsona guztien eta bakoitzaren erantzukizuna dela bide-segurtasunean laguntzea.
  • Azaroaren 12ra arte 36 pertsona hil dira Euskadiko kale eta errepideetan, horietatik 5 Araban, 16 Bizkaian eta 15 Gipuzkoan.

 

Azaroko hirugarren igandea izanik, Trafiko Istripuen Biktimak Oroitzeko Mundu Eguna dugu gaur. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafikoko zuzendariak, Sonia Díaz de Corcuerak, ‘Zero Biktima’ helburuaren bidez Euskadiko kale eta errepideetako istripuen tasa murrizteko estrategiak ezartzearen aldeko apustua egin du, maila globalean 2020ko otsaileko Stockholmeko Adierazpenean 2030eko hamarkadarako onartutako gomendioei jarraituz.

Horixe da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritza osatzen ari den 2021-2025erako Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako Plan Estrategiko berriko helburuetako bat.  

Datorren abenduaren 2an egingo da trafikoko urteko jardunaldia, ‘Bide-segurtasuna Euskadin, 2030 Garapen Iraunkorrerako helburua’. Aurtengo edizioak formatu birtuala izango du Iberdrola Dorretik, eta 2020-2030eko hamarkadarako bide-segurtasunaren eta mugikortasun seguru eta iraunkorraren arloko konpromisoak eta helburuak aztertuko dira bertan.

Nazioarteko adituek, Europakoek eta bertakoek esperientziak eta jakintzak partekatuko dituzte gai honetan dituzten erronkei heltzeko.

Azaroaren 12ra arte 36 pertsona hil dira Euskadiko kale eta errepideetan, horietatik 5 Araban, 16 Bizkaian eta 15 Gipuzkoan.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak