Berriak Osasuna

Ohar informatiboa: Villabona eta Zizurkil

2020-11-12

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

ZEINEK?

Villabonako eta Zizurkilgo bizilagunak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA  Villabonako osasun zentroan (azaroak 12, 09:00etatik aurrera), telefono honetara deituz:

943 00 69 70

 

LEKUA ETA ORDUTEGIA

PCR probak ateratzeko azpiegitura Villabonako frontoian jarriko da azaroaren 13tik (ostirala) azaroaren 14ra arte (larunbata). PCRak honako ordutegi honetan egingo dira:

Ostirala: 15:30-20:00

Larunbata: 9:00-14:00

 

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.

 

Tolosa, 2020 azaroaren 12a

Iruzkin bat
  • 2020-11-12

    Porqué el cribado es de 13 a 40 años? Es que esas personas de 13 a 40 años viven aisladas y no tienen contacto con nadie?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan