Berriak Segurtasuna

Trafikoko zuzendariak Euskadiko bide-segurtasunean eta mugikortasunean pandemiak duen eraginaren berri eman du

2020-11-17

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroak 17

TRAFIKOKO ZUZENDARIAK EUSKADIKO BIDE-SEGURTASUNEAN ETA MUGIKORTASUNEAN PANDEMIAK DUEN ERAGINAREN BERRI EMAN DU

  • Adierazi du bide-segurtasuna agenda globalaren ezinbesteko zatia dela jada, NBEren 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuen bidez
  • Gogoratu du Eusko Jaurlaritza 2021-2025erako Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoa prestatzen ari dela

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafikoko zuzendariak FESVIALen ‘Normaltasun berria COVID-19 garaian’ jardunaldian parte hartu du, eta pandemiak Euskadiko bide-segurtasunean eta mugikortasunean duen eraginaren berri eman du. Zuzendariak bere esku-hartzean adierazi du bide-segurtasuna agenda globalaren ezinbesteko zatia dela jada, NBEren 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuen bidez, eta osasunaren eta bizi-kalitatearen ikuspegitik ulertzen dela.

Testuinguru horretan, gogorarazi du Eusko Jaurlaritza 2021-2025erako Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoa prestatzen ari dela, Euskadiko kale eta errepideetan ‘Zero Biktima' izateko helburuarekin. Plan hori bide-orria izango da 2030era begira, eta 2020ko otsailean Stockholmeko Adierazpenean hartutako konpromisoak betetzeko: % 50 murriztea 2030erako, 2020arekin alderatuta, errepideetako hildakoen eta zaurituen kopurua.

 

 

*Honekin batera doakizu PDFa.

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak