Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak turismoaren berrikuntza bultzatzen du, Innovattur III. Foroa antolatuz eta Perfectplacespain atariari esker

2011.eko ekainak 13

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta SEGITTUR sozietateak adostu dutenez, Euskadiko landa-ostatuak www.perfecplacespain.es webgunean, hain zuzen ere online salmentan eta nazioarteko sustapenean diharduen atarian, sartuko dira.

Datorren ekainaren 14an, Innovattur foroaren hirugarren edizioa egingo da, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak eta SEGITTUR sozietateak antolatuta. Aurreko edizioetan, foroa Madrilen eta Bilbon egin zen. Besteak beste, Googlek, Tripadvisorrek eta Minubek parte hartuko dute foroan.

Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turimoko sailburorde Pilar Zorrillak eta SEGITTUR sozietateko presidente Javier Bustamantek Euskadi Perfecplacespain.es plataformari atxikitzea adostu durte gaur. Online tresna horri esker, Euskadiko 400 hotel-establezimendu baino gehiago (landa-arlokoak eta xarmandunak) online salmentarako eta nazionarteko sustapenerako atari batean sartzeko aukera izango da.

Turismoko zuzendari Isabel Muelak adierazi duenez, www.perfectplacespain.es atariak eskuragarri dauden establezimenduen bilatzaile bat dauka, eta online ordainketa eta erreserba establezimenduan zuzenean eta denbora errealean egiteko aukera eskaintzen du gainera, nazioarteko turistei erreserbak kudeatzeko erraztasunak emateko.

Euskadiko xarmadun hotelei eta landetxeei eman diegu proiektuaren berri, eta adierazi diegu, halaber, prestakuntza-saio batzuk eskainiko dizkiegula, tresnarekin ohitzeko eta beren produktua online merkaturatzearen garrantziaz jabetzeko aukera izan dezaten.

Gainera, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak Innovatur III. Foroaren edukiak aurreratu ditu, ekainaren 14an Gasteizko Europa Jauregian egingo dena. Euskadiko turismo-sektorearen elkargunea izango da biltzarra, berrikuntzari eta teknologia berriei heltzeko aproposa.

Edizio honetan gizarte-sareei eskainiko zaie arreta berezia, eta bereziki gizarte-sareak bidaiaren une guztietan -bidaiaren aurretik, bidaian zehar eta bidaia egin ondoren- betetzen ari diren zereginari, nola turistaren ikuspegitik hala helmugen eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen ikuspegitik. Gainera, bi ponentzia eta hiru mahai-inguru izango dira, eta Tripadvisorrek inaugurazio-hitzaldia emango du.

Mahai-inguruetan hiru gai aztertuko dira, eta "Gizarte-sareak bidaiaren bizi-zikloan" izango da lehen aztergaia, Googleko, Minubeko eta Territorio Creativoko ordezkarien eskutik.

Bigarren mahai-inguruan zenbait adituk hartuko dute parte, hala nola Juan Oterok, Jimmy Ponsek eta Carlos Olmo bloggerrak, hotel edo landetxe batek bere burua ezagutzera emateko eta horrela okupazioa handitzeko erabil ditzakeen mekanismoei buruz eztabaidatzeko.

Hirugarren mahai-inguruan, bezeroak erakartzeko jatetxeek berrikuntza eta gizarte-sareak nola erabil ditzaketen eztabaidatuko da. Horretarako, gastronomia-marketinean espezializatutako enpresa batek eta El Tenedor enpresak hartuko dute parte, azken horrek bere esperientziaren berri emango duelarik. Azkenik, Bilboko Etxanobe jatetxeak kasu praktiko bat aurkeztuko du.

Biltzarra zuzenean emango da tveuskadi.net online kanalaren bitartez. Gainera, twitterren egongo da ikusgai #Innovattur11 hashtaga erabiliz, eta erabiltzaileek, Twitterren bitartez, egokitzat jotzen dituzten galdera guztiak egiteko aukera izango dute.

 

4 iruzkin
  • @WineTasteLovers
    2011.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco impulsa la innovación en el turismo con el III Foro Innovatur y Perfectplacespain. http://bit.ly/j90Xu4

  • @frankInnovacion
    2011.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco impulsa la innovación en el turismo con el III Foro Innovatur y Perfectplacespain. http://bit.ly/j90Xu4

  • @TvEuskadi
    2011.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco impulsa la innovación en el turismo con el III Foro Innovatur y Perfectplacespain. http://bit.ly/j90Xu4

  • @IDELabs
    2011.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco impulsa la innovaci ón en el turismo con el III Foro Innovatur y Perfectplacespain http://t.co/jOv2pba

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Zorrilla, Isabel Muela