Berriak Osasuna

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020-11-11

Atzo, 17.890 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.401 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 142 Araban, 676 Bizkaian, 569 Gipuzkoan eta 14 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 90 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 133 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, azaroaren 02tik 08ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 73 hildako egon direla.

 

(**) Asteko buletina bihar argitaratuko da 16:30etan, eta biharko prentsaurrekoan aztertuko du Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak, Ignacio Garitanok.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/11_noviembre_Boletin.pdf

 

Gasteiz, 2020ko azaroaren 11a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan