Javier Hurtado Sailburuari elkarrizketa Onda Vascako "Euskadi Hoy" saioan

2020-11-11

Onda Vasca irratiko "Euskadi Hoy" programan, ostalaritzarako laguntza-programa berriaren ezaugarri nagusiak azpimarratu ditu Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok. Programa horrek 30 milioi euroko zuzkidura du, eta 3.000 eurotik 4.000ra bitarteko zuzeneko laguntzak emango ditu establezimendu bakoitzeko. “Garrantzitsuena da —adierazi du— laguntza bizkorra eta arina izatea, eta autonomoentzat eta familia-enpresa txikientzat dago pentsatuta batez ere. Euskadin, 12.000 ostalaritza-establezimendu baino gehiago ditugu; haietatik, 8.200ek 3 langile baino gutxiago dituzte, eta autonomo batez edo biz osatutako familia-negozioak dira”.

Javier Hurtadok azpimarratu du, halaber, LABIren azken bileran adostutako neurriak indarrean jarri ondoren Eusko Jaurlaritzak bizkor eta arin onartu duela ostalaritzarako laguntza-programa berria.  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak