Javier Hurtado sailburuari elkarrizketa Radio Popular-eko “Egunon Bizkaia” saioan

2020-11-12

Javier Hurtado sailburuak ostalaritza, merkataritza eta turismoko sektoreei laguntzeko neurriak zehaztu ditu Bilboko Herri Irratian. Neurri horiek laguntzetara eta dirulaguntzetara 70 milioi euro baino gehiago bideratu dituen Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren erresistentzia-planeko programen barruan jasota daude.

Hurtadok Eusko Jaurlaritzak neurriak hartzeko garaian agertu duen bizkortasuna azpimarratu du, hala nola Gobernu Kontseiluak asteartean onartutako eta ostalaritzara bideratutako 30 milioi euroko ezohiko laguntza. ”Erantzunaren bizkortasuna baloratu nahi dut —adierazi du—, eta beste autonomia-erkidego batzuk eta beste egoera batzuk baloratzea ez badagokit ere, sektoreari esan nahi diot gauza bat dela iragartzea (beste leku batzuetan egin duten bezala) ea beste bat agindua Gobernu Kontseilura eramatea, argitaratzea eta laguntzak iristea”.

Javier Hurtadok, halaber, ostalaritzaren sektoreak egin duen lana aitortu du, eta ezarri zaizkion osasun-arauak beti bete dituela adierazi du. “Uste dut establezimenduek ongi bete dutela beren lana. Ez da estigmatizatu behar, ez sektore hau, ezta beste batzuk ere (hala nola garraioaren sektorea). Neurriak betetzen diren bitartean, leku seguruak dira, baina egia da orain egoera desberdin batean gaudela, osasun-agintariek, ospitale-presioa dela eta, gizarte-interakzioa murrizteko erabakia hartu dutela eta guztion erantzukizuna dela (indibiduala eta kolektiboa).

Merkataritzaren sektorearen zailtasunei dagokienez, sailburuak herritarren kontsumo arduratsurako deia egin du, zergarik ordaintzen ez duten plataformak erabiltzeagatik hurbileko merkataritzak behera egin ez dezan. “Argi eta garbi diot, zergarik gabe ez dago merkataritzarik, baina ezta osasunik eta hezkuntzarik ere. Nik uste dut kontsumitzaile guztiok arduratsuak izan behar dugula”.

Javier Hurtadok adierazi duenez, denok dakigu zorpetzeko, inbertitzeko eta establezimenduei, jarduerari eta enpleguari eusteko garaia dela, horrek baitu eragina jendearen eguneroko bizitzan. “Europa aldatu egin da, diskurtsoek ez dute zerikusirik aurrekoekin. Zorionez, pentsamolde-aldaketa bat dago”.

Iruzkin bat
  • 2020-11-13

    ¿pero cuales son las medidas a la hostelería?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak