Javier Hurtado sailburuak euskal ostalaritzarako laguntza-programa berria —30 milioi euroko zuzkidura duena— aurkeztu du (Gobernu Bilera 10-11-2020)

2020-11-10
  • Sailburuak euskal ostalaritzarako laguntza-programa berria —30 milioi euroko zuzkidurakoa— aurkeztu du gaur Gobernu Kontseiluan, eta programa hori Sailaren erresistentzia-planari gehituko zaio (hortaz, plan horrek 70 milioi euroko zuzkidura izango du, eta, horietatik, 45 milioi ostalaritzarako izango dira)
  • Gutxienez 20 teknikariz osatutako premiazko kudeaketako talde bat arituko da esklusiboki laguntza-programa hori kudeatzen

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok pandemiak euskal ostalaritzan dituen ondorioak arintzeko laguntza-programa berri bat —30 milioi euroko zuzkidura duena— aurkeztu du. Laguntza horien helburua da euskal ostalaritzaren sektoreari babesa eta euskarria ematea, osasun-krisiaren eragin ekonomikoa txikiagotzeko. Laguntza horiek Eusko Jaurlaritzak zein beste erakunde batzuek gaur egun ematen dituztenak osatuko dituzte, eta, beraz, bateragarriak dira haiekin. 

Euskal ostalaritzarako laguntzetarako deialdia 30 milioi euroko zenbatekoarekin egingo da. Horietatik, 25 milioi euro Ekonomia eta Ogasun Sailak bideratuko ditu, eta gainerako 5 milioiak, berriz, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak. Sailburuak azaldu duenez, 5 milioi euro horiek aurreko covid-19 aparteko laguntzen soberakinetatik lortu dira, merkataritzara bideratutako zatian, bertan aurkeztutako eskaera guztiak bete egin baitira. 

Laburbilduz, ostalaritzarako Covid19 laguntza berriek 30 milioi euroko zuzkidura dute, autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei zuzenduta daude, eta jarduerari eusten, galera ekonomikoak arintzen eta, era horretan, enpleguari eusten laguntzea dute helburu nagusi. Hori dela eta, enplegu hori bermatu ahal izan dadin, irekitzeko murrizketak kendu eta jarduerari berriz ekiten hasi ondoren jarduera horri gutxienez 4 hilabetean eusteko eskatuko zaie laguntzak jasotzen dituzten establezimenduei. “Sail honek konpromiso tinkoa du enpleguari eustearekin”, adierazi du sailburuak. 

Euskadin, ostalaritzaren sektorearen % 99 baino gehiago mikroenpresek eta enpresa txikiek osatzen dute. Guztira, 12.219 establezimendu dira, eta, haietatik, erdiak baino gehiago langile 1ekoak edo 2koak dira. Zehazkiago, 8.297 establezimenduk 3 langile baino gutxiago dituzte, 3.224k 4-10 langile, eta 698k 10 langile baino gehiago

Zehazki, 3 langile baino gutxiago dituzten establezimenduek 3.000 euroko laguntza jasoko dute, 4-10 langileko plantilla dutenek 3.500 euro, eta 10 langile baino gehiago dituzten establezimenduek, berriz, 4.000 euro

Euskal ostalaritzarako zuzeneko laguntzetara bideratutako 30 milioi euro horiekin, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 70 milioi eurora igo du erresistentzia-plana. 70 milioi horietatik, gutxienez 45 ostalaritzarako ezohiko laguntzetara bideratuko dira. 

 “Euskal ostalaritzarako laguntza-programa hori beste urrats bat da, eta 12.000 enpresa baino gehiagori laguntzea du helburu. Enpresa horietako gehienek, arestian esan dudanez, 3 langile baino gutxiago dituzte, haietako asko familia-negozioak dira, eta haietara iritsi nahi dugu, negozio horiei eta enpleguei eusten laguntzeko", amaitu du sailburuak.

 

4 iruzkin
  • 2020-11-17

    Egun on , las agencias de viaje tenemos de nuevo limitada nuestra actividad por el nuevo confinamiento perimetral , podemos estar abiertas pero para qué ?
    no está prevista ninguna ayuda nueva para este sector ?

  • LOT
    2020-11-11

    Arratsaldeon, me surge la duda de que pasa con las ayudas COVID-19 para Turismo que ya presentamos en Junio de 2020 y de las cuales no tenemos noticias. Siguen en tramitación?
    Ahora estas ayudas se solapan u otra vez hay que presentar de nuevo?

  • 2020-11-11

    Las ayudas estan bien,pero al menos dejar a los hosteleros que intentamos repartir a domiciluo el horario din restricciones por la noche y no hasta las 21:00. Nadie cena a esa hora ya se esta viendo.Y a puerta cerrada no hay riesgo.Recuerden q en la primera ola que estabamos mucho peor q ahora se permitio y la curva bajo.Es bueno tambien para las arcas publicas porq es ina manera de no despedir ni mandar a nadie a un erte. Recapaciten y dennos esas 2-3 horas para el reparto a domicilio.Salvaran muchas empresas de restauracion de la quiebra sin poner la salud de nadie en peligro.Recuerden que esta testado ya en la primera ola y funciono.No dejar repartir mas alla de las 21:00 es un sinsentido

  • 2020-11-10

    Kaixo Javier,
    que sepas que las agencias de viaje tambien existen!!!!! Las grandes olvidadas,

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko