Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskal 26 enpresa izango dira Londres eta Dublinen, Euskal gourmet produktuak, txakoliña eta Arabar Erriozako ardoa sustatzeko asmoz

2011.eko ekainak 13

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila Errioxar Arabako ardoa, txakolina eta Gourmet produktuak sustatzeko jarduera-plan bat egiten ari da Erresuma Batuan eta Irkandan. Iaz Londresen egindako Euskal Herriko ardoen erakusketak izandako arrakastaren ondoren, esperientzia errepikatzea erabaki da, eskaintza elikagaiekin zabalduta eta beste merkatu batera hedatuta, Irlandako merkatura.

Erresuma Batua munduko ardo-merkatu nagusietako bat da, 912 milioi litrotik gora inportatzen baititu urtero. Balioari dagokionez, Espainiako esportazioen helmuga nagusia da (193 milioi euro 2009. urtearen amaieran), eta bigarrena bolumenari dagokionez (89,4 milioi litro).
Elikadura sektoreari dagokionez, kontsumitzaile britainiarra Britainia Handiko gourmet produktuak kontsumitzearen aldekoa bada ere, asko ari da hazten produktu etknikoen kontsumoa.Gaur egun elikagai osasungarriak jateko joera dago, eta jendea sukaldean gutxi aritzen den arren, kalitatezko produktuak prestatzeko joera dago.

Irlandan, hazkundea egonkortzen ari da. 2000. urteaz geroztik, %15 ingurukoak izan dira urte arteko hazkundeak, eta 2005. urtetik aurrera, gutxienez %4 egin du gora ardo-salmentak, guztira. 2014. urtean merkatuak 2009. urtekoen antzeko balioa edukiko duela uste da, 1400 milioi euro ingurukoa. Gero eta jende gehiagok edaten du ardoa, eta gero eta kalitate handiagoa du, gainera.

Elikadurari dagokionez, merkatu britainiarrerako egindako behaketak aplika daitezke Irlandako merkatuan.

Bi merkatu horiek euskal enpresentzat garrantzitsuak direnez, erakusketak egingo dituzte Londresen eta Dublinen, ekainaren 14an eta 15ean, hurrenez hurren.

Bi erakusketak profesionalentzat izango dira, eta aukera edukiko dute hegaluzea, Kantauriko antxoak, Idiazabal gazta, Ibarrako piperrak eta gama altuko azkenburukoak ekoizten dituzten enpresekin harremanetan jartzeko, bai eta Arabar Errioxako ardoa eta txakolina ekoizten dutenekin ere.

Ardoen kasuan, Sarah Jane-k eta Patricia Langton-ek zuzendutako hainbat mintegi ere izango dira erakusketekin batera, eta elikagaien kasuan, berriz, cocktail bat egingo da, enpresa erakusketarien produktuekin egindako pintxoak eta tapak dastatzeko.

TOKIA: Erresuma Batua eta Irlanda

EGUNAK: asteartea, ekainak 14, Londresen

asteazkena, ekainak 15, Dublinen

PARTE-HARTZAILEAK: EAEko 26 enpresa

 

5 iruzkin
  • @HowToEnjoyEIRE
    2011.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 26 Basque companies will support Rioja Alavesa wine, txakoli and Basque fine food in Dublin and London http://bit.ly/jIJfa0

  • @HowToEnjoyLDN
    2011.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 26 Basque companies will support Rioja Alavesa wine, txakoli and Basque fine food in Dublin and London http://bit.ly/jIJfa0

  • @HowToEnjoySPAIN
    2011.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 26 empresas vascas promocionan vinos de Rioja Alavesa, txakoli y productos gourmet en Londres y Dublín http://bit.ly/iDUhns

  • @jicenoz
    2011.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    26 empresas vascas promocionan vinos de Rioja Alavesa, txakoli y productos gourmet en Londres y Dublín http://bit.ly/iDUhns / interesante

  • @Thabuca
    2011.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT@Irekia_News 26 Basque companies will support #RiojaAlavesa #wine, txakoli and #Basque fine food in Dublin and London http://t.co/AYKeP1U

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko