Gobernu Kontseiluak Terminales Portuarias Sl (TEPSA) eta Hernaniko Elektrokimika SA enpresen kanpoko larrialdietako planak onartu ditu (Gobernu Bilera 2020-11-10)
- Horrez gainera, oniritzia eman dio TEPSA dagoen Santurtzi, Zierbena eta Bilboko Portu Autonomoko industria-eremuko Kanpoko Plana aldatzeari eta eguneratzeari
- Azterketa tekniko batek ahalbidetu du aurrekoak ordezkatuko dituzten plan berriak prestatzea eta onartzea
Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu Zierbenan, Bilboko Kanpoko Portuan (Bizkaia) kokatuta dagoen Terminales Portuarias SL eta Hernanin kokatuta dagoen Hernaniko Elektrokimika SA enpresen Kanpoko Larrialdietako Planak. Bestalde, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Santurtzi, Zierbena eta Bilboko Portu Autonomoko industria-eremuko Kanpoko Larrialdietako Plana aldatzeari eta eguneratzeari; plan hori eremuan diharduen enpresa bakoitzaren larrialdietako plan bereziek osatzen dute.
Arrisku kimikoaren kanpoko larrialdietako planak SEVESO deitzen diren Europako zuzentarauetan sartuta daude, babes zibileko plan bereziak dira eta instalazio horietan gerta litezkeen, eta kanpoan eragina izan dezaketen, istripuen aurrean kanpotik erantzuna antolatzea dute helburu. Alde horretatik, enpresek barneko larrialdietako planean aurreikusitako neurriak osatzen dituzte.
Plan horiek lantzeko prozedurak erreferentziako araudian ezarritakoari jarraitu dio, hau da, aldeko iritzia jaso zuten Euskadiko Babes Zibilerako Batzordeak 2019ko abenduaren 18an egin zuen ohiko batzarrean, Babes Zibilerako Kontseilu Nazionalaren oniritzia jaso zuten 2020ko urriaren 2an eta jendaurrean jartzeko izapidea bete dute, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2020ko otsailaren 6ko ebazpenari jarraituz (2020ko otsailaren 18ko EHAA, 33. zk.).