Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 536.000 euro bideratuko ditu gazte-programak eta -jarduerak garatzera (Gobernu Bilera 2020-11-10)

2020-11-10

Eusko Jaurlaritzak, datorren urtean, 536.000 euro bideratuko ditu gazteriaren eremuko programak eta jarduerak garatzeko laguntzetara. Laguntza horien bidez, gazte-elkartegintza sustatzen da, eta elkarteen funtzionamendua eta jarduerak bultzatzen dira.

Eremu horren barruan, gazte-elkarteek edo -erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen bizi-kalitatea sustatzeko eta hobetzeko sustatzen dituzten lurraldez gaindiko jardueren urteko programak sartzen dira, bai eta animazio soziokulturaleko eskolek antolatzen dituzten dinamizatzaile soziokulturalen ikastaroak eta jarduera berritzaileak edo gizarte-inpaktukoak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko