Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

Hiru aldeko lankidetza hitzarmena, Educa en digital programa gauzatzeko (Gobernu Bilera 2020-11-10)

2020-11-10

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, hiru aldeko lankidetza-hitzarmen bat sinatzea Hezkuntza Sailaren, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta Red.es erakunde publikoaren artean, "Educa en Digital" programa gauzatzeko.

Programa honen helburua da hezkuntza-sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko ekintzak abian jartzea, gailu eta hezkuntza-baliabide digitalen horniduraren bidez. Horretarako aurreikusitako inbertsioa 3.953.648,21 eurokoa izango da gehienez, Red.es-ek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER funtsak) elkarrekin batera finantzatuta. Hezkuntza Sailak kopuru horretako 790.729,64 euro jarriko ditu gehienez.

Programa honek, neurri batean, COVID-19k ekarri duen osasun-krisiak ikasle ahulenei eragindako ondorioak arintzen lagunduko du, eta aukera emango die unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistemako ikasle zein irakasle guztiei IKTen erabilera intentsiboa egiteko, bai ikasgelan, bai aurrez aurrekoak ez diren hezkuntza-inguruneetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko