Berriak Segurtasuna

Euskadiko boluntariotzako aholku batzordeak eskerrak eman dizkie elkarteei lehenengo alarma-egoeran egindako lanarengatik

2020.eko azaroak 11

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroak 11

  • Euskadiko boluntarioak, besteak beste, desinfekzioko, pertsona ahulei laguntzeko eta maskarak banatzeko lanetan aritu ziren
  • Batzordeak balioetsi egin du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak kolektiboarentzat berariaz programatutako formakuntza-eskaintza

Euskadiko Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordeak bilera telematikoa egin du Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburua buru dela, eta eskerrak eman dizkie talde eta elkarteei lehenengo alarma-egoeran egindako lan solidarioarengatik. Aldi berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak kolektibo honentzat programatutako formakuntza-eskaintzaren garrantzi estrategikoa azpimarratu du.

Euskadiko Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordea Euskadiko Babes Zibileko Batzordeari atxikitako lan-organo bat da, eta bertan Eusko Jaurlaritzako hainbat sail, foru-aldundiak, Estatuak EAEn duen administrazioa eta Eudel -  Euskadiko Udalen Elkartea daude.

Bestalde, Batzordeak positiboki baloratu du 12 karpa operatibo erosi eta eman izana beste hainbeste talde eta elkarteri, ekimen horren bidez nabarmen hobetu baita horien funtzionamendua. Ekimena berriz burutuko da 2021ean, era horretako ekipamenduak gainerako elkarteei banatu ahal izateko.

Azkenik, batez ere gai ekonomikoei eta materialei lotutako hainbat hobekuntza-proposamen jaso ditu elkarteetatik, eta guztiak aztertzeke geratu dira.

Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko talde eta elkarteetan dauden Euskadiko boluntarioak, eta horiei Gurutze Gorriari eta DYAri atxikitako boluntario multzo handi bat batu behar zaie.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak