
Josu Erkoreka, Idoia Mendia eta Beatriz Artolazabal Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren Patronatuko kide izango dira (Gobernu Bilera 2020-11-10)
Gobernu Kontseiluak, gaur egin duen bileran, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren Patronatuan Eusko Jaurlaritza ordezkatuko duten kideak hautatu ditu.
Hala, honako hauek hautatu ditu:
- Josu Erkoreka, Lehenengo lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua.
- Idoia Mendia, Bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua, eta
- Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.
Halaber, Gobernu Kontseiluak Beatriz Artolazabal sailburua proposatu du Fundazio horretako Batzorde Betearazleko kide izateko.
Erabaki hori Barne ministroari helaraziko diote.