Berriak Lehendakaritza

Josu Erkoreka, Idoia Mendia eta Beatriz Artolazabal Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren Patronatuko kide izango dira (Gobernu Bilera 2020-11-10)

2020-11-10

Gobernu Kontseiluak, gaur egin duen bileran, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren Patronatuan Eusko Jaurlaritza ordezkatuko duten kideak hautatu ditu.

Hala, honako hauek hautatu ditu:

  • Josu Erkoreka, Lehenengo lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua.
  • Idoia Mendia, Bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua, eta
  • Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

Halaber, Gobernu Kontseiluak Beatriz Artolazabal sailburua proposatu du Fundazio horretako Batzorde Betearazleko kide izateko.

Erabaki hori Barne ministroari helaraziko diote.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko