600M/€-ko balioa duen laugarren "Euskadi Bonu Iraunkorrak” Osasunera, Hezkuntzara eta Gizarte arloko politiketara bideratuko du bere kopuruaren %86a
Eusko Jaurlaritzak abiaraziko du “Euskadiko Bonu Iraunkorraren” laugarren jaulkipena, 600m/€-ko balioarekin. Oraingoan, ehuneko nagusia osasunera, hezkuntzara eta gizarte-politiketara bideratuko da, Covid-19k sortutako ezohiko egoerari aurre egiteko. Kasu honetan finantzatu beharreko kategoriei dagokienez, %86 gizarte-programak izango dira, eta %14, ingurumen-programak. Jaulkipena merkatuen egoera egokia denean egingo da.
Horrela, bonuaren banaketa hau izango da:
EUSKADI 2020 IV. BONU IRAUNKORRA
600M/€
%86 gizarte politiketarako
%14 ingurumen politiketarako
GIZARTE POLITIKAK %49
Etxebizitza Soziala
Enplegua sortzea
Garapen Sozioekonomikoa
OSASUNA %22
Osasun arloko langileen errefortzua COVID-19a dela eta
Inbertsioa azpiegituretan: ospitaleak eta osasun-zentroak
Ospitaleak eta osasun-zentroak berregokitzea
Farmaziako gastuaren finantzaketa
HEZKUNTZA %15
Irakaskuntzako langileen errefortzua COVID-19a dela eta
Inbertsioa azpiegituretan: Haurreskolak, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta LH
Hezkuntzako eraikinak berregokitzea
Euskal Unibertsitate Publikoa
Eskolako eta unibertsitateko bekak
INGURUMENA %14
Energia berriztagarriak
Garraio jasangarria
Ingurumenaren arloko prebentzioa eta kontrola
Uraren eta hondakin-uren kudeaketa jasangarria
Jaulkipen hori, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak irailaren 30ean hartutako erabakien eta Eusko Legebiltzarrak EAEko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2020ko Legearen aldaketa onartu ondoren Eusko Jaurlaritzaren zorpetzeko ahalmena handitzearen barruan sartzen da. Horrela, aurten zorpetzeko gaitasuna 1.374,5 m/€ handitu ahal izango da.
Eragiketaren arduradunak Norbolsa eta BBVA dira, eta Banco Sabadell, Banco Santander, Caixabank, HSBC eta ING erakundeek ere hartzen dute parte.
Bonu iraunkorren aurtengo bigarren jaulkipena da. Lehenengoa 500 m/€-koa izan zen, eta eskaintza baino 7 aldiz eskari handiagoa izan zuen, 3.521M/€-koa, hain zuzen ere, 17 herrialdetako 120 inbertitzailerekin. Horrela, 2018tik egiten den Euskadiko Bonu Iraunkorraren laugarren jaulkipena da, eta lau jaulkipenen zenbateko orokorra 2.200M/€-koa izan da.
Euskal zor publikoaren egoera
2020an zehar, Eusko Jaurlaritzak 885,5 M/€-ko balioa izan duten zorpetze-eragiketa hauek egin ditu:
- Bonu iraunkorren jaulkipen publikoa, 2020/4/6: 500 m/€.
- Bonuen ezarpen pribatua, 2020/4/22: 81,50M/€.
- Bonuen ezarpen pribatua, 2020/4/30:105M/€.
- Bonu iraunkorren ezarpen pribatua, 2020/04/30: 59M/€.
- Europako Inbertsio Bankuaren mailegua:140 M/€.
Eusko Jaurlaritzaren zor bizia, guztira, 10.832 M/€-ra heldu liteke 2020ko abenduan, hau da, BPGren %16,3ra.
*Jaurlaritzaren webgunean inbertitzaileentzako aurkezpena kontsulta daiteke
-
2020-11-09
Comentario de Twitter:
@gara_iiriondo Están esperando que sus amigos puedan invertir.