Berriak Osasuna

Gotzone Sagardui: "datu berriek Jaurlaritzak mugikortasuna mugatzeko hartutako erabakia berresten dute"

2020.eko azaroak 07
  • Atzo 1.445 positibo berri detektatu ziren, 84 pertsona ospitaleratu zituzten eta 119 ZIUn daude.
  • Osasuneko sailburuak biziki eskatu dio euskal gizarte osoari ahalik eta gehien mugatzeko mugimenduak eta kontaktuak, konfinamendua saihesteko.

Atzo, 12.618 proba diagnostiko egin ziren, eta horietako 1.445 positiboak izan ziren. (Positibotasunaren % 11,45). Lurraldeka: 158 Araban, 641 Bizkaian, 638 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi direnak. Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 84 pertsona ospitaleratu ziren COVID 19rekin plantan, eta gaur egun ZIUetan 119 pertsona daude COVID 19rekin.

Bilakaera epidemiologikoa gora doa eta asistentzia-presioa gero eta handiagoa da. Osasuneko sailburuaren arabera, datu horiek berretsi egiten dute Eusko Jaurlaritzak gaur indarrean jarriko den eta birusaren transmisioa eten nahi duen dekretuan jasotako neurriak gogortzeko hartutako erabakia.

Osasun-sistemaren kolapsoa saihestu nahi badugu, gaur eta orain jardun behar dugu. Gure bizitza soziala eta mugikortasuna ahalik eta gehien murrizteko eskatzen diet pertsona guztiei, bestela konfinamendura kondenatuta egongo baikara ", adierazi du Osasun sailburuak.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko azaroak 07

    Habran más camas,contraten más personal la atención primaria es un desastre . Y no anden cambiado protocolos cada dos dias . Como no van a subir si en un aula sale un positivo y no se mira al resto, ciaerran la hostelería pero el transporte publico va lleno sin distancias. Todo un desastre, peor que la primera ola,ya llevábamos una semana con restricción y seguimos sabiendo miren Cataluña mas de tres semanas cerrando y subienfo. Rastreen,es la única manera de parar esto

Ekitaldiko kargudunak