Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Jorge Ibáñez-ek azalduko ditu Lakuan fundazioen bat-egite, iraungipen eta likidazioari buruzko hausnarketak

2011.eko ekainak 13

Abokatua hizlari nagusia izango da gaur Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak antolatu duen Fundazioei buruzko Ikastaroaren saio berri batean

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak antolatutako Fundazioei buruzko Ikastaroaren bederatzigarren hitzaldia Donostiako Garrigues bulegoko Jorge Ibáñez jaunak emango du, Lakua 2ko Areto Nagusian. Abokatuak, fundazioen bat-egite, iraungipen eta likidazioari buruzko zenbait hausnarketa egingo du; hau da, fundazio baten bizitza amaitzeko baldintzak eta prozedura berrikusiko ditu.

Hain zuzen ere, bere parte hartzearen zati handi bat emango du 2010ean zortzi fundazio 'teknologikoek' mahaigaineratu zuten problematika azaltzen. Horretan, bere bulegoak parte hartu zuen Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritzarekin lankidetzan. Bat-egite horren ondorioa Tecnalia Research and Innovation izan zen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan