Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskal Autonomia Erkidegoak eta Flandriak lankidetza indartzea eta euren harremanetan sakontzea erabaki dute

2020-11-09
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkullu lehendakaria eta Flandriako ministro eta presidente Jan Jambon gaur goizean bildu dira modu telematikoan
  • COVID-19aren aurka bi lurraldeetan hartutako neurriak aztertu dituzte 
  • EBaren barruan “subjektu aktibo” gisa Euskal Autonomia Erkidegoak eta Flandriak duten ahalmena aitortzeko eskatu dute bi presidenteek

 Iñigo Urkullu lehendakariak eta Flandriako ministro eta presidente Jan Jambonek bilera egin dute gaur goizean. Bilera horretan, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Flandriak dituzten lankidetzako esparruak aztertu dituzte. Esparru horiek zabaldu egin ziren bi gobernuek 2015ean sinatu zuten Lankidetza Akordioaren ondoren. Izan ere, Euskadi Basque Country nazioartekotze-planean, Flandria zerbaitegatik da eskualde estrategikoa.

Hasieran modu presentzialean egitea aurreikusita zegoen bilera, azkenean, modu telematikoan egin da pandemiaren ondorioz. Bertan, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorzak ere hartu du parte.

 Bilerak balio izan du COVID-19ak eragindako egoera eta bi lurraldeek pandemiari aurre egiteko hartu dituzten neurriak aztertzeko. Alde horretatik, bi presidenteek zorroztasunez eta erantzunkidetasunez jarduteko beharra azpimarratu dute, krisi sanitarioa, ekonomikoa, soziala eta “herritarrentzako emozionala ere badena” gainditu ahal izateko.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Flandriak lankidetza estua duten esparru estrategikoak aztertu dituzte, adibidez, kultura- eta sormen-industriak, bioteknologia, adimen artifiziala, klima-aldaketa edo turismoa, besteak beste.

Amaitzeko, Iñigo Urkulluk eta Jan Jambonek Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Flandriaren ahalmena aitortzeko eskatu dute —eskuduntza propioak eta legegintza-ahalmena dituzte— “Europar Batasunaren barruan errealitate politikoaren eskubide osoko subjektu aktibo izateko”.

 “Maila anitzeko benetako gobernantza batean oinarritutako eta bere aniztasunean bat egiten duen gure parte-hartze aktiboa sustatzeko Europa ireki bat” defendatzen dugu.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @Tom_FIT_Spain
    2020-11-11

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi and #Flanders agree to reinforce collaboration and deepen their relations https://t.co/3tp4PWegNm

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak