Elkarlan Sariak
Berriak Osasuna
qrcode

Onkologikoa Osakidetzarekin lotzeko beste urrats bat gehiago eman da, kontsultak eta eguneko ospitalea lekualdatu baitira

2020-11-06

Azaroaren 9tik aurrera, onkohematologiako kontsultei eta eguneko ospitaleari Onkologikoako 0 eta 2. solairuetan (kontsultak eta eguneko ospitalea, hurrenez hurren) emango zaie arreta; orain arte, Donostiako Unibertsitate Ospitalean ematen zaitzaien arreta

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua: “Osakidetzaren eta Onkologikoaren arteko sinbiosia Gipuzkoaren eta euskal gizarte osoaren osasunerako eta ongizaterako egin den ahaleginaren, talentuaren eta ezagutzaren emaitza da”

 

Azaroaren 9tik aurrera, datorren astelehenetik aurrera, kontsultetan edo eguneko ospitalean arreta onkologikoa behar duten pertsonek Onkologikoaren eraikinera joan beharko dute. Zerbitzu horiek lekualdatzeko unea oso garrantzitsua da Onkologikoaren eta Osakidetzaren arteko loturan; haien sinbiosia 2018ko abenduan formalizatu zen. Lekualdatze hori, gainera, beste urrats bat gehiago da Osasun Sailaren Esparru Estrategikoan jasotakoaren ildoan; esparru estrategiko hori Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuen astelehenean sailburuak.

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak azaldu duenez, hasiera batean bi zentro ziren arren, orain zerbitzu integratu bakar gisa ulertu behar dugu, eta haren helburua da erreferente bilakatzea, betiere pazienteen osasunaren eta ongizatearen onerako.

Egoera horietan dauden pazienteei arreta ematen dieten profesionalen taldeak jarraituko du bera izaten, bereganatu duen ezagutza babesteko. Unitate honetan, 2019an, 11.500 kontsultari erantzun zitzaien; haietako 500 paziente berriei eta 11.000, ondoko kontsultei. Hala, Sailburuak esan duenez, “Osakidetzaren eta Onkologikoaren arteko sinbiosia Gipuzkoaren eta euskal gizarte osoaren osasunerako eta ongizaterako egin den ahaleginaren, talentuaren eta ezagutzaren emaitza da” .

 

Donostia-San Sebastián, 2020ko azaroaren 6a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan