Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak bizitza soziala eta mugikortasuna ahalik eta gehien murrizteko deia egin du beste konfinamendu bat saihesteko

2020.eko azaroak 05
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

EUSKO JAURLARITZAK BIRUSAREN TRANSMISIOA ETETZEKO NEURRIAK GOGORTU DITU

  • Lehendakariak "indarrak batzea" eta pertsona bakoitzaren onena jartzea eskatu du, osasun publikoaren alde.
  • Bihar dekretu bat argitaratuko da EHAAn, eta larunbatean (azaroaren 7an) jarriko da indarrean, honako neurri hauek nabarmenduta: gaueko 22:00etatik aurrera zirkulazio askatasuna mugatzea; jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea; ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak ixtea; taldeko edozein kirol-jarduera etetea (profesionala eta erdi-profesionala izan ezik); gimnasioetan, kiroldegietan eta igerilekuetan programatutako jarduerak egin ahal izango dira.
  • LABIren aholku-batzordeak merkataritza-, ostalaritza- eta turismo-arloko laguntzei buruzko azterketa egin du.

Eusko Jaurlaritzak urriaren 26ko dekretuaren aldaketa bat argitaratuko du, birusaren transmisioa eteteko asmoz, mugikortasuna eta kontaktuak are gehiago mugatzea helburu duten neurri berriak sartzeko. Iñigo Urkullu Lehendakariak berak eman du horren berri, bera buru duen Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordearen bileraren ostean. Dekretua bihar argitaratuko da EHAAn eta azaroaren 7an jarriko da indarrean.

Lehendakariak "indarrak batzea" eta "guztion onerako, osasun publikorako, pertsona bakoitzaren onena" jartzea eskatu du. Hala, "zorroztasun eta erantzunkidetasun handiena" eskatu du. Mugikortasuna eta bizitza soziala ahalik eta gehien murriztea eskatu du, konfinamendu berri bat saihesteko eta "Gabonetara ahalik eta baldintza onenetan iristeko"

LABI-aren BALORAZIOA

Lehendakariak azaldu du dekretuaren aldaketan jasoko diren neurriak LABIren Batzorde Teknikoan, Osasun Sailean, Lurralde arteko Osasun Kontseiluan eta LABIren Aholku Batzordean egindako hausnarketen emaitza direla.

  • Euskadin eta gure inguruan gero eta handiagoa eta kezkagarriagoa da birusaren transmisio komunitarioa.
  • Egoera asistentzialarekiko inpaktoak gora egin du ospitaleko okupazioan eta ZIU oheen okupazioan. Berehalako kolapsoa izateko arriskurik ez duen arren, ospitale-saturazio handiko mehatxua da.
  • Pertsona asintomatiko askok ez dakite birusa daramatela eta kutsatu egin daitezke neurriak zorrotz betetzen ez badituzte.
  • Horregatik, ezinbestekoa da neurri berriak hartzea eta orain egitea, birusaren transmisio-katea hausteko.

 

NEURRI BERRIAK

  1. Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.
  2. Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die; farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.
  3. Kultu jardueretan aforoa %35-ekoa izango da.
  4. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxiko dira. Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak kanpoan geratzen dira.
  5. Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.
  6. Taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean.
  7. Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko aforoarekin.

Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak ixtea; eta

  1. Gaueko 22:30ak izango dira garraio publikoa lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.

ERAGINDAKO SEKTOREEI LAGUNTZEA

Lehendakariak gaineratu du LABIren barruan pandemiak eragindako sektoreentzako laguntza-ildoen balorazio bat partekatu dela. Zehazki, merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren arloko laguntzak aztertu dira. Eusko Jaurlaritzak laguntza-programa guztiak indarrean mantentzen dituela gogorarazi du, eta kaltetutako sektoreekin zuzeneko harremanetan jarraituko dugu, planteatzen diren beharrei hobeto erantzuteko.

 

LABIaren KIDE DIRA

 

Bileran izan dira, halaber: Josu Erkoreka, lehen lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua; Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Gotzone Sagardui, Osasuneko sailburua; Jokin Bildarratz, Hezkuntzako sailburua; Iñaki Berraondo, Osasuneko sailburuordea; Rosa Pérez, Osakidetzako zuzendari nagusia; Ramiro González, Markel Olano eta Unai Rementeria ahaldun nagusiak; hiru sailburuetako alkateak, Gorka Urtaran (Eudeleko presidentea), Juan Mari Aburto eta Eneko Goia; eta Denis Itxaso, Espainiako Gobernuaren ordezkaria.

6 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko azaroak 16

    Y siguen vigentes las restricciones a la movilidad? Estas se establecieron el 27 de octubre y se dice en el decreto que esas medidas en función de la evolución de la situación epidemiológica, podían prorrogarse, modificarse o dejarse sin efectos. No se ha dispuesto nada al respecto?

  • 2020.eko azaroak 06

    "Toda actividad, espectáculo o evento cultural deberá finalizar antes de las 21:00 horas. Se suspenden los ensayos colectivos y la actuaciones músico-vocales o de danzas no profesionales".
    HAY LA DUDA QUE SURGE AL LEER ESTA NORMA ES SI SE MANTIENE EL AFORO QUE HASTA AHORA TENÍAN LAS SALAS DE EVENTOS CULTURALES INDEPENDIENTEMENTE DEL TIPO DE SALA QUE SEA.
    OTRO TEMA ES QUE PROMOTORES NO PROFESIONALES COMO ASOCIACIONES SIN ÁNIMO DE GRUPO QUE CUENTAN CON SOCIOS AMATEURES PARTICIPAN Y ORGANIZAN ESPECTÁCULOS PROFESIONALES CONTRATANDO PROFESIONALES DE LA CULTURA EMPRESAS DE LOGÍSTICA DE ESPECTÁCULOS E INCLUSO SALAS. ¿ESTA ACTIVIDAD ES CONSIDERADA COMO PROFESIOAL? ¿ LOS ENSAYOS QUE NECESITARÍA SEAN SOLO DE LOS COMPONENTES AMATEURS COMO LAS MIXTAS CON LOS PROFESIONALES? TENIENDO EN CUENTA QUE ESTOS ENSAYOS CUENTAN SIEMPRE CON LA PARTICIPACIÓN DE PROFESIONALES COMO DIRECTORAS O MÚSICOS.

  • 2020.eko azaroak 06

    Es alucinante e incomprensible que los chavales no puedan entrenar en sus equipos y hacer deporte al aire libre en grupos de 6 y nosotros podamos hacer spinning y lo que queramos en un gimnasio dentro de un espacio reducido y cerrado. Todos los grupos de padres no entendíamos esto, fastidiar a los chavales sin deporte y dejarnos a los adultos en un lugar infinitamente más peligroso. No entiendo en qué piensan y qué criterios utilizan para tomar unas medidas tan disparatadas y que absolutamente nadie puede entender.

  • 2020.eko azaroak 06

    Las medias se toman tambien para el transporte publico,que pasa que ahi no hay contagios cuando vamos todos pegados? En el transporte escolar lo mismo,pero eso parece que no importa ,oh milagro! Ahi parece que el virus esta ausente .

  • @SirDagon
    2020.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @La_resistensia_: 🆕El Gobierno vasco cierra bares y restaurantes y establece el toque de queda a las 22:00 h.
    https://t.co/eY7IV8MHXo

  • @La_resistensia_
    2020.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    🆕El Gobierno vasco cierra bares y restaurantes y establece el toque de queda a las 22:00 h.
    https://t.co/eY7IV8MHXo

Ekitaldiko kargudunak