Berriak Segurtasuna

Mungiako Udaltzaingoak eta Gernikako Ertzain-etxeak hiru gizonezko atxilotu dituzte, Berreagamendiko hainbat etxetan lapurreta egiteagatik

2020-11-05
  • Atxilotuak hiru gizonezko dira, 40, 33 eta 28 urtekoak. Mungiako Udaltzaingoak atzeman zituen, etxebizitzetan lapurretak saihesteko kontrol batean, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren koordinazio-lan bateratuaren baitan.
  • Egileek lapurtatutako bitxien eta objektuen kantitate esanguratsuak zeramatzaten.

 

 

Mungiako Udaltzaingoak eta Gernikako Ertzaintzak 40, 33 eta 28 urteko hiru gizonezko atxilotu dituzte, joan den arratsalde-iluntze partean, Berreagamendi urbanizazioko hainbat etxetan lapurreta egiteagatik.

Iluntzeko 20:00ak aldera, Udaltzaingoaren bi patruila etxebizitzetan lapurretak saihesteko kanpainaren kontrola ari ziren egiten, Gernikako Ertzain-etxearekin elkarlanean. Ibilgailu bat gelditzeko eskaera egin eta barruan hiru gizonezko susmagarri atzeman zituzten. Hori dela-eta, prebentzio-neurri moduan, Ertzaintzaren patruila bat ere bertaratu zen.

Hiru gizonezkoen identifikazio-lanak eta ibilgailu barruko miaketa-lanak burutu ostean, jatorri susmagarridun bitxien eta objektuen kantitate esanguratsuak topatu zituzten. Horren ostean, Berreagamendiko segurtasun-enpresarekin kudeaketak adostu eta urbanizazioko etxebizitza batean lapurreta gertatu zela jakin izan zuten, zeuden lekutik 800 metrotara, hain zuzen ere.

Lapurreta jasan zuen biktimarekin harremanetan jarri ostean, egiaztatu zuten identifikatutako hiru gizonezkoek zeramatzaten objektuetako batzuk etxebizitza horretan lapurtutakoak zirela. Gauzak horrela, atxilotu egin zituzten. Horrez gain, bai Udaltzaingoak, bai Ertzaintzak, jakin izan zuten beste bi lapurreta, gutxienez, egin zirela zonalde bereko beste bi etxebizitzatan. Hortaz, ikerketak zabalik jarraitzen du, atxilotutako pertsonek gainontzeko lapurretetan parte hartu duten ala ez egiaztatzeko.

Azken bi asteetan, eskualdean habitatutako hainbat etxetan egin izan dira lapurretak eta atxiloketa hauek Mungiako Udaltzaingoaren eta Gernikako Ertxain-etxearen koordinazio-lan bateratuaren emaitza dira. Bi polizia-entitateek elkarlanean ari dira, Mungialdean lapurretak saihesteko koordinazio-protokoloaren baitan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak