Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

Más de 300 personas participarán en las Jornadas Técnicas sobre túneles ferroviarios en el País Vasco

2011.eko ekainak 10

  Datorren astelehenean, Euskalduna Jauregian arratsaldeko 17.30etan

Iñaki Arriola Sailburuak trenbideko tunelak Euskadin gaiari buruzko Jardunaldi Teknikoak inauguratuko ditu

300 pertsona baino gehiagok hartuko dute parte AETOSek, ADIFek eta ETS-k antolatuta, ekainaren 15era arte Bilbon egingo diren jardunaldietan

 Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuak, Tunelen eta Lur Azpiko Lanen Elkarte Espainiarrak (AETOS), ADIFek eta ETS-k antolatu dituzten Trenbideko Tunelak Euskadin gaiari buruzko Jardunaldi teknikoak inauguratuko ditu datorren ekainaren 13an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

 Eraikuntza enpresetatik, ingeniaritzetatik, azpiegituren kudeatzaileetatik edo ingurumen aholkularitzetatik, besteak beste, etorritako 300 pertsonak baino gehiagok baieztatu dute beraien parte hartzea, ekainaren 15era arte luzatuko den eztabaidarako eta gogoetarako foro honetan.

 Arriolaz gain, inaugurazio ekitaldian Manuel Arnaizek, AETOSeko presidenteak eta Javier Sánchez-Iturriozek, Adifeko Iparraldeko Abiadura Handiko I. Lineako Zuzendariak, hartuko dute parte. "Los túneles ferroviarios en el País Vasco. Una larga y fecunda historia" izeneko maisu hitzaldia Ángel Fernández-Allerrek, Bide, Ubide eta Portu Ingeniari eta Typsako Zuzendari Nagusi Teknikoa denak emango du. 40 urte baino gehiagoko esperientzia du ingeniaritza zibilaren sektorean, eta 2008an meritu profesionalaren domina jaso zuen.

 Jardunaldi horien helburua, bertaratzen diren guztiei eta lur azpiko lanetan parte hartzen duten gainerako espezialista denei, lan horietan arazoak sortzen dituzten alderdiei buruzko azterketa, azpiegitura horien eraikuntzaren arduradunek egindakoa, ezagutarazteatzera ematea eta transmititzea da, eta baita arazo horiek ebazteko jarraibideak eta irizpideak ematea ere, etorkizunean horiez baliatu ahal izateko.

 Inaugurazio jardunaldiaren ondoren, asteartean, ekainaren 14an, goizeko saioan, ohikoak ez diren alderdiak landuko dira, ingurune hidrogeologikoari eta hondeaketa lanen arazoei eta segurtasunari buruzko gaiak, Euskal Y-ko tunelen eraikuntzari dagokionez.

 Arratsaldez, eztabaida, Bilboko Metroko Hiriko Tunelekin erlazionaturiko gai teknikoetan zentratuko da, aurkitu diren litologia aldakorretatik, lubaki makinez egindako hondeaketa lanetara eta portaeraren auskultaziora, epe ertainean eta luzean lurrak izan dituen aldaketen ondoriozko birgaitze lanak ahaztu gabe.

 Amaitzeko, asteazkenean, ekainaren 15ean, azken saioan, Ingurumen Integrazioarekin erlazionatutako gaiak landuko dira, eraikuntza lanetan izan beharreko Prebentzioarekin eta Segurtasunarekin batera, horren inguruan gaur egun dagoen Araudian oinarrituz, eta baita ADIFek araudi hori aplikatzeari eta garapenari dagokionez ere.

 "Trenbideko Tunelak Euskadin" Jardunaldi Teknikoek, Euskadiko Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien Elkargoaren eta Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialaren babesa dute, eta honako enpresa hauek beraien laguntza eman dute: Altuna y Uria, Ayesa, Comsa, Exbasa, Fulcrum, Ferrovial, Geotunel, Idom, Murias, Nortúnel, Ossa, Obras Subterráneas, Saitec eta Sener.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)