Euskal garraio publikoak herritarrekiko konpromisoa berretsi du, pandemia-egoeran zerbitzu zabala eta segurua eskainiz, nahiz eta eskaria nabarmen jaitsi

2020-11-05
  • EGAren Osoko Bilkuran egiaztatu da euskal enpresa operadoreek ahalegin handia egin dutela osasun-berme handieneko zerbitzua eskaintzeko, erabiltzaile gehienen portaera arduratsua kontuan hartuta

 Garraio publikoaren operadoreek, Euskadiko Garraio Agintaritzaren (EGA) Osoko Bilkurak gaur goizean egindako bileran, herritarrei ahalik eta zerbitzurik zabalena eskaintzen jarraitzeko konpromisoa adierazi dute, batez ere puntako orduetan, eta sektorearen eskura dauden berme sanitario handienekin. Saio horretan, beste behin egiaztatu da euskal enpresa operadoreek Covid-19aren pandemian egindako ahalegin garrantzitsuari eutsi diotela.

Horretarako, faktore giltzarri bat ere badago: erabiltzaile gehienen portaera arduratsua, osasun-agintarien gomendioak hartzen ari baitira; horri esker, garraio publikoan kutsatzeko arriskua oso txikia da, egindako txostenek baieztatzen dutenez.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua, Iñaki Arriola, buru izan duen eta modu telematikoan garatu den Lurralde Plangintzaren EGAren bileran, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko ordezkariak egon dira, baita honako erakunde hauetakoak ere: Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala, Donostiako Udala, Bilboko Udala, Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL), Euskal Trenbide Sarea (ETS), Euskotren eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza.

Zerbitzu zabala eta segurua

Euskadiko garraio publikoaren enpresa operadoreek ahalik eta zerbitzurik zabalena eskaintzen dute, batez ere puntako orduetan, kontuan hartuta administrazio publikoak osasunaren, ekonomiaren eta garraioen arloan ezarritako jarraibideak, bai eta bidaiarien garraioan inplikatutako sektoreetako erakunde nazionalek eta nazioartekoek emandako gomendioak ere. Eta hori guztia, nahiz eta erabiltzaileen kopuruak beherakada nabarmena izan duen.

Garraio publikoko euskal operadoreen zerbitzua funtsezkoa da mugikortasun-beharrak asetzeko eta jarduera sozioekonomikoaren jarraipena bermatzeko, Osasun Publikoaren arloan dauden gomendioak kontuan hartuta.

Honako hauek dira trenbideko eta tranbiako garraio-zerbitzuetan hartutako neurri komunak: 

  • Material ibiltari operatibo osoaren gehieneko maiztasunak eta antolamendua.
  • Ahal den neurrian, trenen %100ean automatikoki irekitzeko sistemak jartzea.
  • Irisgarritasun bertikaleko sistemen (igogailuak) erabilera mugatzea.
  • Trenetan eta geltokietan segurtasuna indartzea.
  • Txartel fisikoa ez erabiltzea sustatzea.

 

Hiriko eta hiriarteko autobus-zerbitzuei dagokienez, honako hauek dira neurri komunak:

  • Material ibiltari operatibo guztiaren gehieneko maiztasunak eta kokapena, bidaiarien ehuneko esanguratsua mantentzen duten linea guztietan (bolumen arruntaren %25etik gorakoa).
  • Zerbitzuen murrizketa okupazio-ehuneko esanguratsua mantentzen ez duten lineetan (okupazio arruntaren %25 baino gutxiago). Adibidez, Bilbo eta Loiuko aireportuaren arteko Bizkaibus lineak zerbitzuaren % 50 mantentzen du, % 20ko okupaziorekin.
  • Gidariak babesteko holtzak jartzea.
  • Ahal den neurrian, bidaia-txartela eskudirutan ordaintzea mugatzea, legez ezinezkoa baita bidaia-txartela kentzea.

Garraio publikoaren euskal sektorean (metroa, trenbidea, tranbiak eta autobusak) sartu diren eta denboran mantendu diren neurri komunen artean honako hauek daude:

 

  • Maskara eraman beharra.
  • Igotzean eta jaistean gel hidroalkoholikoa erabiltzeko gomendioa, infekzio-arriskua are gehiago murrizteko.
  • Instalazioak, geltokiak, markesinak eta material mugikorra garbitzeko eta desinfektatzeko zerbitzuak handitzea.
  • Agintaritzekin koordinatzea, pandemiari buruzko informazio azkarra eta fidagarria lortzeko eta langileei zein erabiltzaileei funtsezko gomendioak helarazteko.

 

Hori guztia, kontuan hartuta ez dagoela neurri perfekturik eta babesik onena hainbat neurri konbinatzetik datorrela, batzuk enpresa operadoreen eta haien giza talde propioen eta kanpokoen mendekoak, eta beste batzuk garraio publikoko zerbitzuak erabiltzen ditugun pertsona guztien jarrera eta portaeretatik. Neurri bakoitzak bere eragina du. Eta hainbat neurri konbinatzeak nabarmen laguntzen du infekzio-arrisku txikia murrizten.

 EGAren Batzarrean parte hartu duten erakundeek garraio publikoko zerbitzuetan sar daitezkeen beste neurri gehigarri batzuk identifikatu dituzte, hala nola isilean bidaiatzeko gomendioa (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak neurri hori segurtasuna indartzeko oso faktore positibotzat jo du), erabiltzaileei garraio publikoan kutsatzeko benetako arriskuari buruzko informazioa emateko ekintzak areagotzea (arriskua oso txikia da) eta are gehiago murriztea ahalbidetzen dute, inplikatutako eragile guztien erantzukizunari esker (enpresa operadoreak eta erabiltzaileak). 

Euskadiko garraio publikoari buruzko datuak pandemian 

Bestalde, EAEko enpresa operadoreek pandemian zehar eskariaren bilakaerari buruzko datuak partekatu dituzte Euskadiko Garraio Agintaritzaren Osoko Bilkuran. Martxotik irailera bitartean, Vitoria-Gasteizko tranbiaren % 38 eta Bilboko tranbiaren % 67 bitartean jaitsi da, eta, batez beste, % 50 jaitsi da. Aipatutako aldiko puntako orduetan (erabiltzaile gehiagoko tartea da), jaitsiera Lurraldebusen % 16,50 eta Bilbobusen % 39 artekoa izan da. Metro Bilbaoko jaitsiera %20,26koa izan da. 

Oro har, erabiltzaileek trenbide- eta tranbia-sistemetan egindako joan-etorrien batez besteko iraupena 9 eta 18 minutu artekoa da.

Bertaratu diren erakunde guztiak kezkatuta agertu dira bai enpresa publikoek bai pribatuek kudeatzen dituzten garraiobideen ustiatze-defizita asko handitu delako, eta Eusko Jaurlaritzari proposatu diote aldi baterako kudeaketa ahalbidetuko duten finantza-tresnak gaitzea, pandemiak eragindako egoera nolabait normalizatu arte.

 Bileran izan dira, besteak beste, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua eta Pedro Marco Garraio sailburuordea, EGAko presidentea eta presidenteordea, hurrenez hurren; Blanca de la Peña (Araba), Miguel Ángel Gómez Viar (Bizkaia) eta Rafaela Romero (Gipuzkoa) garraioko foru diputatuak; Imanol Pradales Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatua; Vitoria-Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran; Bilboko alkateordea eta Mugikortasun eta Iraunkortasuneko zinegotzia, Alfonso Gil, Donostiako Mugikortasun eta Garraio zinegotzia, Pilar Arana, IBAN Rodriguez, EUDELen ordezkari gisa; Javier Seoane, EuskoTreneko eta Ernesto Martínez de Cabredo, ETSko zuzendari nagusiak; Juan José Aurrekoetxea, Osasun Publikoaren zuzendaria, eta Eluska Renedo, Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren ordezkari gisa.

3 iruzkin
  • 2020-11-07

    ANGEL VICENTE GARCIA
    Soy conductor de autobuses urbanos en bizkaia. Con unos 26 años de experiencia en el sector.
    En primer lugar totalmente de acuerdo con la noticia. Muchas gracias por vuestro trabajo.
    En segundo lugar comunicaros que soy promotor del PROYECTO EN SEGURIDAD VIAL EN EL TRANSPORTE DE VIAJEROS POR CARRETERA Y VIA FERREA.
    Aparte propuestas:
    de vehiculos menos contaminanantes, mas ecologicos y ecomomicos.
    de mejoras de gestion en el transporte publico de viajeros(autobuses)

    Megustaria realizar una demostracion.

    Un saludo y muchas gracias
    Angel Vicente Garcia

    Nota de IREKIA: Se ha suprimido la dirección de correo electrónico y el número de teléfono por ser datos personales.

  • 2020-11-05

    Neurrira egindako eskaeraren bidez erabilera optimizatzeak, emisioak handitzeak eta, gainera, saihestu daitezkeen batzuek osasunean eragiten dute.

  • 2020-11-05

    Optimizar su uso con demanda a la carta, el aumento de emisiones y además algunas evitables repercuten en la salud.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak