
Eusko Jaurlaritzak Gozatu Sarean Euskaraz ekimenaren laugarren etapa jarri du martxan
- Oraingo honetan https://gozatusareaneuskaraz.eus/gehiago atarian euskaraz bizi, ikasi edo euskara sustatzeko baliabideak bildu dira
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ekainean jarri zuen abian “Gozatu Sarean Euskaraz” ekimena. Ingurune digitalerako euskarazko edukiak eta baliabideak biltzea eta herritarren eskura, modu errazean, jartzea du helburutzat ekimenak. Horretarako sare sozialetan garatzen da programa hau (Youtube, Instagram, Twitter, Facebook), eta Eusko Jaurlaritzak inoiz sustatutako produktuak biltzen ditu.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak urteak daramatza ingurune digitalerako euskarazko edukiak eta bestelako baliabideak diruz laguntzen edo sustatzen. Horren ondorioz, diru-laguntza deialdietan edo beste sustapen-lerro batzuetan parte hartu duten guztioi esker, une honetan euskarazko baliabide ugari aurki daitezke sarean. Batzuek sona handia lortu dute, baina, tamalez, beste batzuk Interneteko zabaltasunean galdu dira.
Ekainean jarri zen abian egitasmoa aisialdiarekin lotutako baliabideak iragarriz. Ordutik kulturaz euskaraz gozatzeko baliabideak eta euskarazko hedabide digitalak ere aurkeztu ditu “Gozatu Sarean Euskaraz” ekimenak. Oraingoan beste pausu bat eman nahian euskaraz ikasi, euskaraz bizi, euskara sustatzeko… baliabideak batu dira https://gozatusareaneuskaraz.eus/gehiago atarian.
Hala ere, gaur egun badago orain arteko gainontzeko baliabideak kontsultatzeko aukera ere:
- Aisialdia: https://gozatusareaneuskaraz.eus/aisialdia
- Kultura: https://gozatusareaneuskaraz.eus/kultura
- Hedabideak: https://gozatusareaneuskaraz.eus/hedabideak