Elkarlan Sariak
Berriak Segurtasuna
qrcode

Bilbon atxilotu dute bi autotan lapurreta egiteagatik

2020-11-04

Bilbo, 2020ko Azaroak 04

Ertzainek aparkatuta zeuden bi autotan lapurreta egin zuen gizon bat atxilotu zuten atzo. Arrastatuak, lapurretetako batean, auto baten jabea mehatxatu zuen xiringa batekin.

Atzo, asteartea, arratsaldeko bostak aldera, partikular baten autoan lapurreta egin zuten aparkatuta zegoen lekuan, Martín Barua Picaza kaleko garaje komunitario batean. Autotik, besteak beste, bi DVD irakurgailu eta jertse bat lapurtu zituzten. Autoaren jabeak ezezagun bat ikusi zuen garajean, eta lapurreta berak egin zuela susmatuta, kanpora irten zen bere bila. Handik pixka batera, Espinosa Oribe Doktorearen kalean aurkitu zuen eta autotik lapurtu ziona itzultzeko eskatu zion. Susmagarriak, gero biktimak salatu zuenez, xiringa bat atera zuen gerriko poltsa batetik, eta zulatzeko mehatxua egin zion. Mehatxu horien aurrean, alde egiten uztea erabaki zuen, eta gero Udaltzaingoan salatu zuen gertatutakoa.

Gero, gaueko bederatziak aldera, oinezko batek Ertzaintzari jakinarazi zion gizon bat ikusi zuela San Adrian etorbidean aparkatuta zegoen auto batean lapurreta egin nahian. Adierazitako lekura hurbildu ziren polizia-dotazioek gizon bat aurkitu zuten Audi A4 baten barruan, eta identifikatu egin zuten. Gizonak hainbat gauza zituen, Audiaren jabeak gero egiaztatu zuenez, autotik hartuak. Bestalde, susmagarriak xiringa batzuk ere bazituen, eta agenteek pentsatu zuten, beraz, Martín Barua Picaza kalean ere berak egin zuela lapurreta. Egiaztatu ahal izan zenez, halaxe zen, eta, gainera, auto hartatik lapurtutako jertsea zeraman jantzita eta xiringarekin mehatxatu zuen pertsonak ezagutu egin zuen.

Polizia aurrekariak dituen atxilotua, 30 urtekoa, gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko