Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekia Mexikora heldu da

2011.eko ekainak 10

Nagore de los Ríosek Euskadiko Open Government-a aurkeztu du Mexikon bertoko  Herri- parlamentuak eskatuta.

Gobernu Irekiaren eta Interneterako komunizazioaren zuzendaria den Nagore de los Ríos, Mexikon dago Open Government-a Herri-legebiltzarraren aurrean aurkezteko. Herri –parlamentua erakundeak hiritarrenganako errespetua bultzatzea du helburu, hau da, politikoen aurrean, hiritarren interesak defendatu nahi dituen erakundea da.

Herri-parlamentua

Hiritar talde batek sustatu zuen Mexikoko Herri-parlamentua, hiritarrenganako errespetua bultzatzeko asmoz. Helburua, politikoekin normaltasunez hitz egitea izan zen, Américo Alatorrek, erakundearen presidenteak adierazi duenez. Guadalajaran (Mexiko) jaio zen erakundea orain dela 10 urte Hiri Kontseilu bat bezala, gobernadorearen politikari aurre egiteko. Laster Parlamentu bihurtu zen eta gaur egun, NBE-k (Nazio Batuen Erakundea) aintzatetsi duen herri-erakunde bakarra da. Bere finantziazioareko hainbat enpresa ditu eta datuen banku handiena du Mexikon. Baita Latinoamerikan dagoen internet bidezko telebista bakarra du.

Irekia

Nagore de los Ríos, Gobernu Irekia eta Interneteko Komunikazioaren zuzendaria, Efekto TV kanalean elkarrizketatua izan da. Bertan, Irekiaren oinarriak azaldu ditu: gardentasuna, parte hartzea eta elkarlana. Hauekin hiritarren parte hartzea sustatu eta administrazioa eta hiritarren arteko harremanak hobetu nahi dira. Open Government egitasmoa Euskadin sustatu da, Espainiako lehena. Patxi López lehendakariaren eskutik martxan jarri zen eta orain, Mexikoko gobernuak interes handia izan du proiektuan.

 

2 iruzkin
  • 2011.eko urriak 07

    Estimados ciudadanos los felicito por la excelente comunicadora. Yo quisiera una de esas en mi país, felicidades y mil gracias Nagore de los Ríos.

  • @ASI_M_E
    2011.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    Revisen la siguiente nota sobre la llegada de Irekia a Mexico http://t.co/3iaL3bh

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)